Azken erantzunak

Honi erantzunez: Demagun... munduko alkaterik onena dela

Aitor Argote [Bisitaria]
Amen
Permalink-a 2013/01/11 @ 05:35

Honi erantzunez: rss bat galdu dut

iturri [Bisitaria]
Kaixo:

Ez hain azkar. Javier joan zaigu, baina artikulu zaharrak errekuperatzeari ekin diogu Javier Ortiz webgunean. Bi atal berri ditugu: Desde Jamaica (testu zaharrak) eta Recuerdos (haren heriotza dela-eta, jendeak idatzitako testuak).

Eutsi goiari.

Permalink-a 2009/05/10 @ 22:09

Honi erantzunez: Auzokoen kalteari barre?

jabetzen den hori [Kidea]
Agian, kanpoERE-ak deitu beharko genituzke. Pozgarria oso berriro idazteari ekin diozula ikustea!
Permalink-a 2009/03/04 @ 12:10

Honi erantzunez: Antoniorenak

Permalink-a 2008/12/13 @ 14:34

Honi erantzunez: Beti berandu

Marti(n) [Kidea]
Aupa Patxi. Negu gorriak taldeak esaten zuen moduan: "jada ez nau ezerk harritzen"
EITBren azkena: Expressive izeneko enpresa bat sortu dute publizitatea eta bestelako kontu batzuk kudeatzeko eta webgunetik bueltatxo bat ematea besterik ez dago hizkuntza irizpidea ikusteko: http://www.expressive.es/
Permalink-a 2008/12/04 @ 09:37

Honi erantzunez: Beti berandu

Patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Aurrekoan futbol partida bat, athletic-ena uste det zala, zuzenean kontatu behar zutela iragarri zuten. Baita eman ere. Gaztelerazko zein euskerazko bertsioan, bietan berdin: gazteleraz!

Aiiii, ze tripako mina!

Permalink-a 2008/12/03 @ 00:40

Honi erantzunez: Euskara planak euskalgintzan

Marti(n) [Kidea]
Bai, Karmen, "referencia imprescindible" horrek elebakar gazteleradunek "convivencia entre las lenguas" esaten dutenekoa gogoratu dit. Ez dakit azpeitiar edo azkoitiar aurpegia den, baina horrelako zerbait ere pasatzen zait niri.

Ufa!!! "Ghetto" ... Gogorra ezta Hasier? Nik uste aipatu dituzun horiek oraindik bere funtzioa betetzen jarraitzen dutela: oraindik orain euskaldunontzat erreferentzia gune dira (badakigu bertara joan ezkero, lasai eskatu ahal izango dugula euskaraz eta seguruenez euskaldunak aurkituko ditugula inguruan). Bezeroen arteko harremana euskaraz ez izatea? Ez dut uste beraiei lepora dakieken zerbait denik. Ghetto-asmorik bako guneak direla esango nuke, euskaldunon arnasgune-lasaigune baino. Beste kontu bat da euskaldun ez diren bezeroentzat gune horiek zer diren (zelan ikusten dituzten, euskaldunontzat zer suposatzen duten dakiten, euskararenganako hurbiltasuna ematen laguntzen dien,...) eta horretan egiteko gehiago duten, baina bestela...

Halandabe, ados, poteak erdi prezioan, orain!
Permalink-a 2008/11/27 @ 21:20

Honi erantzunez: Euskara planak euskalgintzan

Hori, hori! Diskriminazio positiboa. "Ghettoetan" euskaldunei erdia kobratu.
Hori zergatik ez zaio inori okurritu orain arte?
Permalink-a 2008/11/27 @ 18:14

Honi erantzunez: Euskara planak euskalgintzan

jabetzen den hori [Kidea]
Bai, eta aipatzen duzuena larria izanik. Larriagoa da, ene ustez, euskalgintzaren zenbait "ghettotan" ematen ari den hipokresia maila. Esaterako, Bilboko bi euskaldun gune adierazgarrienetan (Kalderapeko eta Antzokia) geroz eta erdara gehiago entzuten da. Galdera da: Bidaia horrek hainbeste buruhauste merezi izan ditu euskara plangintzetan zabiltzatenen artean?

Diskriminazio positiboaren aldeko urratsa egin behar da nahitaez datozen urteotan, bestela, akabo.
Permalink-a 2008/11/27 @ 17:15

Honi erantzunez: Euskara planak euskalgintzan

Karmen [Bisitaria]
Kaixo Iker,
beraien artean gaztelaniaz egitea gaizki, baina bezeroekin ere gaztelaniaz egitea, euskaraz ez dakitelako askoz okerragoa duk. Gure liburudendarakoliburuak hik aipatutako megadenda horren banatzaileak bidaltzen zizkiguk eta gurean dabilen komertzialak ez zekik euskaraz. "Para material en euskera somos una referencia imprescindible" izan hituan lehenengo hitzak, eta guk euskaraz erantzun genionean, "es que yo euskera no se" esan ziguan. Imajinatuko dek zer Azpeitiar (mozolo)aurpegi geratu zitzaigun.
Permalink-a 2008/11/26 @ 11:58

Honi erantzunez: Euskara planak euskalgintzan

Erabat ados diozunarekin. Aurrekoan manifestazioaa Iruñean euskararen ofizialtasuna eskatzeko. Pegatinak eskaintzen ari zirenak neska bati eskaini eta neskak gaztelera batuan "no gracias, ya tengo". Neska euskalduna zen, noski!

Ta halako zenbat! Zer egin dezakegu egoera honi buelta emateko?
Permalink-a 2008/11/24 @ 09:27

Honi erantzunez: Antoniorenak

Marti(n) [Kidea]
0.2 edo pop.zero?
Egunetik egunera gehiago harritzen nau gizon honek; begiratu profil pertsonala bestela (aurreko eguneko post-ean falta zenetako bat):
Irakurgai gomendatua: Autonomi estatutua
Musika gomendatua: La oreja de Van Gogh (haserretuko al da Amaia Montero?), Mikel Erentxun (nahiz eta Duncan Du-ren garaikoago izan) eta Kepa Junkera (ez genuen gutxiago espero)
Permalink-a 2008/11/07 @ 15:26

Honi erantzunez: Antoniorenak

Kokoteraino [Bisitaria]
Kontutan hartuta euskarazko atalean "krisi ekonomika", "ezagutu nahi diguzu", "Y vasca", "programa electorala" eta "video gehiago ikusi" bezalako "neologismoak" sartu dituztela ez nau harritzen erdarazko trilinguismoa euskaraz bilinguismo bezala itzultzeak.

Diru falta izango ote dute eta etxean ez duten kalitatezko itzultzaile bat ezingo ote dute kontratatu?

Saiatu naiz, orriaren behekaldean agertzen den "contacto" esteka erabiltzen akats guzti horiek zuzentzeko eskatzeko baina orri berdinera eramaten naute. Basagoiti 2.0 edo 0.2?
Permalink-a 2008/11/07 @ 08:04

Honi erantzunez: Kontsignak

Marti(n) [Kidea]
Ikaragarria!! Pop baino... superpop!
http://www.youtube.com/watch?v=dNYaOwBBVYw
Permalink-a 2008/11/04 @ 23:45

Honi erantzunez: Kontsignak

Marti(n) [Kidea]
Lasai, bontxi, kontauko die batenbatek Facebook-en eta egingo dute mitinen bat second life-n ;)

Aupa saioa eta ondo etorri. Kontua da blog hauei kutsu elektoral xamarra ikusten zaiela eta pena dela. Politikari eta hautagaiei hurbiltasun irudia ematea "tokatzen" zaienean gogoratzen dira horrelakoak sortzen. Gaur egun politikan komunikazio bulegoek botere handia dute eta kontsignaka funtzionatzen dute hautagaiek; orain, pertsona izatea tokatzen da. Esan bezala, zenbat min egin duen Obamak!
Permalink-a 2008/11/04 @ 23:40

Honi erantzunez: Kontsignak

Saioa [Bisitaria] · http://www.ibarretxe.com
Juan Jose Ibarretxek ez du blogik, eta 2005ean ere ez zuen izan. Kanpainak berak izan zuen bloga, editore baten ekarpen anonimoak ziren blogmaster sinatutakoak eta beste lagun batzuen ekarpenak, berriz, izen edo goitizenekin zihoazen.
Permalink-a 2008/11/04 @ 09:01

Honi erantzunez: Kontsignak

Blogak ez dira hil ala?
Enteratzen direnean berriro galduta.
Permalink-a 2008/11/04 @ 00:10

Honi erantzunez: EAK ???

"Habemus kutxa" bai, baina habemus dirus?
Permalink-a 2008/10/31 @ 11:37

Honi erantzunez: Gezurra, Arregi jauna

Uste dut ez dela gauza berria. Merkatuaren legeetako bat hain zuzen ere: kontua ez da soilik jendeari behar duena ematea, zuk saldu nahi duzunaren beharra sortzea baino.
Permalink-a 2008/10/10 @ 01:59

Honi erantzunez: Kazetaritza lezio berriak

Marti(n) [Kidea]
Aitorpen batekin hasi dut mezua: irakurketa partziala (eta gaiztoa, nahi baduzue) egin diot Onintzaren iritziari. Ondo da, ados, prentsaurrekoak ez dira oso interesgarriak eta kazetari askok nahiagoko luke beren lanorduak gauza interesgarriak egiten pasa. Niri ere kosta egiten zait beti-beti gozatzea nire lanean, baina zer egingo diogu!

Ironiak alde batera utzita. Onintzaren mezua (esan nahi zenuena) ulertu nuen, eta gauza batzuetan konpartitu ere egiten dut, baina ez didazue ukatuko erosotasunaren kazetaritza existitzen denik, ezta? Prentsa oharra edo agentziaren berria jasotzearen zain dagoen kazetari eredu bat dagoenik ez ahal duzue uste? Agentziako berria (edo halako erakundearen e-posta bidezko oharra) jaso eta inolako kontraste edo iritzi gehigarririk bilatu gabe, zuzen zuzenean artikulura, irrati zein telebistako kortera eramaten duten kazetariak zenbat dira? Nahi baino gehiago.

Ez dakit zergatik den (denboraren kostua altua delako, gasolina eta telefono deiak gero eta garestiagoak direlako edo auskalo zergatik izango den) baina arlo batzuetako berrietan sarri ikusten/somatzen dut hori. Kazetari gaztetxoek ez dutela galderarik egiten? Prentsaurrekoetan idatziz ematen zaiela kazetariei informazioa? Prentsaurrekoaren ostean idatziz emandakoa erredakziotara bidaltzen dela? Bai, baina horiek al dira kazetariek jakinmin gehiago ez izateko edo berriari ikuspegi propio bat ez emateko arrazoiak?

Beste kontu bat merezi duena eta merezi ez duenaren aldea da. Kuriosoa da, baina susmoa dut kazetari gehien izaten dituzten prentsaurrekoak politikari eta futbolarienak direla. Seguruenez nahiko kontu subjetiboa da, baina beno... futbolari eta politikarien iritziek interes berezia izaten dutela esatea gehitxo esatea iruditzen zait. Esan dezagun salgarriagoak direla, esan dezagun enpresa-politikak agintzen duela, esan dezagun nahi duguna, baina merezi dutela eta interesgarriak direla esatea gehitxo iruditzen zait.

Eta ados nago: prentsaurrekoak ez dira bereziki interesgarriak. Prentsaurrekoa deitzen duen erakunde/pertsonak esan nahi duena bakarrik entzun ahal izango dugu hor (zenbat min egiten dioten informazioari prentsa bulegoek!!). Hala ere, berriak bilatzeko jarrera handiegia ere ez da ikusten normalean komunikabide gehientsuenetan, salbuespenak salbuespen, noski.

Ezjakin baten iritzia da nirea, ikusle-irakurle hutsa bainaiz. Hedabideetan gauza interesgarriak aurkitzen ditut tarteka (kazetari batzuen lana oso ona da) eta horregatik kontsumitu eta jarraitzen ditut (telebista uzten ari naiz...), baina denetarik dago; eta erosotasuna ere, badago.
Permalink-a 2008/09/26 @ 21:47

Batenbatek esana

gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra


Estekak

Apirila 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Atalak


Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution