Baqué kafearen irratiko iragarkia entzun berri dut. Azken bi urtetan aldaera ugari entzun dizkiot (aquí lluvia se dice sirimiri,...) , baina gaurkoak denak gainditu ditu:
Pobreek lezioak eman ditzaketela ikasi nuen igandean, Mario Vargas Llosa katedratikoari esker. El País egunkariaren kolaboratzaile den Rosa Dieztarren lagunak sakon aztertu ditu pobreak eta munduarekin partekatu ditu ondorioak (mila esker, maisu).
Azaldu digu nola kalean hazitako Peruarra urteen buruan Peru osoko erropa enpresari garrantzitsuena bihurtu den; hau da, nola Peruar pobrea, urteen buruan aberats bihurtu den lanari esker. Kontestu politikoa enpresa pribatu eta merkatu librearekiko erasokorra izan arren (estatuaren interbentzionismoa, populismoa eta korrupzioa nagusi ziren giroan) gure lagun pobre ausartak muga guztiak apurtu eta askatasunzale liberal guztien ametsa lortu du: urtetako lanaren ordainez, gizarteko klase errespetagarrian beste bat modura onartua izatea, askatasunzale liberalen klubean onartua izatea. Gora merkatu librea! Ez dut oso ondo ulertu zer gertatu den gure enpresari berri horrentzat lan egiten duten langile pobre guztiekin, baina mezua ondo ulertu baldin badut (eman ta zabal zazu munduan aberastasuna), eta enpresariaren oinarriak zeintzuk diren ikusita, enpresan lan egiten duten guztiak aberastu direla esango nuke (lanaren bidez aberastu, noski).
Aberasten diren pobre langileen (azkarren) eta pobrezian jarraitzen duten pobre alperren (tontoen) arteko ezberdintasuna ere oso ondo erakutsi digu akademiko jaunak.
Gure intelektualak argia erakutsi digu: merkatu librea, kapitala, nagusi litzatekeen mundu batean, denok genituzke aukera berdinak, pobreak pobre izateari utziko lioke bere lana eta izerdiari esker. Jabego pribatuan oinarritutako mundu batean, pertsona langileek jabegoa pilatzeko aukera berdintasuna izango lukete, lanaren ondorio bakarrik izango da jabegoa. Are, merkatu librea eta jabego pribatua nagusi liratekeen mundu batean, denok askeago ginateke, askatasuna eta pertsonen arteko berdintasuna lirateke mundua gidatuko luketen printzipioak. Munduko gobernuek komunistaz beterik jarraitzen duten bitartean jai dugu baina.
Zertarako eztabaidatu eztabaidaezina dena? Maite ditut filosofoak!
And I think to myself, what a wonderful world!
(Louis Amstrong gogoan)
gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||
Blog hau sindikatu