bbkutxa-ren aldeko apustua egina nuen Somera kalean dagoen apustu etxe berrian, baina... kale!
EAK? Euskadiko Aurrezki Kutxa?
Pena... Euskal Herriko Aurrezki Kutxa jarri izan baliote, logoa egina zuten ![]()

Filmean besteak beste Asier Hormaza, Ander Lipus, Isidoro Fernandez eta Joxemari Agirretxek parte hartu dute aktore lanetan.
Itxura ona du!
Azkenaldian obsesionatuta nabil parte-hartzearen kontuekin. Ez dakit gaiaren inguruko inoiz baino berri gehiago agertzen ari den edo nire fijazio arraro baten ondorioa besterik ez den.
Ostiralean El Correo egunkariko artikulu batek zeharo asaldatu ninduen. Petronor enpresako presidenteak Bilbon hitzaldia eskaini zuen eta enpresaren erronkak azaldu zizkien bertaratutakoei.
Titularra: Imaz cree que Petronor desaparecerá si no puede acometer sus inversiones
Pasarte pare bat ekarriko dut hona, jatorrizkoak, itzulpenarekin matizak jasotzen asmatuko ez dudala ziur nago eta:
Imaz defendió «el carácter industrial de Euskadi», así como la necesidad de que se estimulen las inversiones en este sector, junto al de los servicios. También relativizó el papel de la Administración, para reclamar «una mayor participación de la sociedad civil» en los proyectos industriales que son claves para el desarrollo del País Vasco.
Harrapazan/k! Hau zen orduan agintariek aipatzen ziguten parte-hartze famatua!
Bigarren perlatxoa:
Por último, Imaz hizo un llamamiento a valorar en su justa medida algunas oposiciones a proyectos de inversión. Así, recordó que la inauguración del Metro de Bilbao, una infraestructura que tiene un altísimo reconocimiento por parte de la sociedad vizcaína, «se realizó en medio de pancartas y pitidos de personas que se manifestaban en contra».
Laburtu dezagun, beraz, lau puntutan Petronor-eko presidentearen hitzaldi parte-hartzailea:
1.- Petronor enpresak beharrezkoa du Muskiz-en hedatzeko duen egitasmoa burutzea. Bestela, zoritxarrez, Petronor itxi eta Muskiz zein inguruko herrietako 6.000 lagun langabezira bidali beharko ditugu.
2.- Gizarte zibila egitasmo industrialetan inplikatzea derrigorrezkoa da. Mesedez, atera dadila meatzaldeko gizarte zibila Petronor defendatzera, bestela, badakizue zer gerta daitekeen.
3.- Administrazioak dioena batzutan ez da hain garrantzitsua.
4.- Badaude mugimendu batzuk (lau katu, betikoak) kontra agertzen direnak. Gixajoek ez daukate ideia-putarik eta, ez egin kasu handirik; konturatuko dira, etorkizunean, zein okertuta zeuden.
Hauxe da parte-hartzearen paradigma berria, eta kitto!
Petronorreko presidentea (euskal gazteriarentzako erreferente eta adibide bikaina) GKE batetako presidentea modukoa da, bere helburu bakarra oso argi utzi baitzuen kargua hartu zuenean: hacer país. Posizio horretatik gizarte zibilaren parte hartzeari buruzko iritziak emateko talaia ezin egokiagoa du. Ezjakin zaratatsuz betetako gizarte mugimenduen garaia gainditu eta Herriaren onerako ari diren Enpresen babesa izango diren erakunde-zibil eredugarriak behar ditugu. Bestela, maletak jaso eta beste herri batzuk eraikitzera joatera behartuak egongo dira. Txintxo portatu.
Gotzon Garateren heriotza prentsak nola jaso duen aipatu eta Juan Kruz Lakastak hausnarketarako gaia proposatu du goizean Euskadi Irratian: zenbait egunkarik aipatu ere ez dute egin lehen orrialdean berria. Euskarazko literaturan eta euskalgintzan hain itzal handiko pertsonaia baten heriotza bigarren edo hirugarren mailako berria da hedabide garrantzitsu batzuetan, beraz.
Ostegunero bezala, Joseba Arregi tertulian zegoen Iñaki Zarraoarekin batera (gaur Joserra Etxeberria falta zen). Arregik prentsan berriak izandako oihartzunaren inguruko gogoeta propioa egin du, hedabideek merkatuaren arabera egiten omen dituztela azaleko berrien aukeraketak eta Gotzon Garateren heriotzaren berriak medio horietan horren presentzia eskasa izatea merkatuaren interesari (kasu honetan, interes ezari) erantzuten diola.
Arregi jauna ez da inozoa. Kritika ugari egin dakioke, baina inozoa denik ezin esan.
Hedabideek berrien aukeraketa egitean irizpide ideologikoak (ildo editorialak, Lakastak ederto azaldu duen modura) aplikatzen dituztela ondo baino hobeto daki Arregi jaunak (ez du pentsatuko benetan El Mundok merkatuko eskariarengatik darabilenik oraindik martxoaren 11ko atentatuen gaia lehen orrialdean, ezta? eta Borboiaren gabonetako diskurtsoa telebista guztiek emititzea merkatu eskaera bat da?). Eta horregatik, ondo baino hobeto ezagutzen du El Correok (eta beste batzuek ere) zergatik ez du(t)en Gotzon Garate azalean aipatu. Jakin badaki El Correok hizkuntza komunitate bat ikusezin bihurtzeko urtetan egin duen ahalegina ondo neurtutako apustua izan dela.
Euskaldunok (honetan ere) arazo bat dugu, egia da; jende askoren begietara, ez gara existitzen (eta hau ez da El Correorengatik bakarrik). Badugu erronka bat horretan, garena erakusten saiatu behar gara. Hala ere, ez digute sinestaraziko egoera hori berez sortutakoa denik, desagertarazteko ahalegina egin ez denik.
Zuberogoitiatarrek (Aitor eta Pedrok) ezin hobeto azaldu zuten duela pare bat aste El Correon bertan idatzitako iritzi artikuluan. Bilboko (hementxe kokatua delako beraien liburua) bi hizkuntza komunitate nagusien arteko harremana ez da orekatua. Denok ezagutzen ditugu Unamuno, Juan Bas eta Blas de Otero, baina batzuek ez dituzte ezagutu nahi Gabriel Aresti, Andolin Eguzkitza eta Urtzi Urrutikoetxea. Hori da arazoa, ez dituzte ezagutzen eta ez dituzte ezagutu (ezagutarazi) nahi ere. Irizpide politiko edo ildo editorialaren ondorioa da.
Beraz, adarrik ez jo, Arregi jauna! Inozoa ez zarela badakigu eta, gezurrik ez, faborez.
gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
Blog hau sindikatu