Bilboko zazpi kaleetan dagoen liburudenda kate euskaltzale batetako megadenda horietako batean (ez dut izenik aipatuko ;-) beti ematen dit atentzioa kontu batek: langileen arteko harremana (ia-gehienetan) gaztelerazkoa da.
Antzeko zerbait kontatzen zidaten Zornotza ondoan (Euban hain zuzen ere) dagoen ikastola batetaz ere (hemen ere ez dut izenik emango :-P Bazkalorduetan irakasleen mahaietan apenas entzuten da euskararik. Ez ei da antzeko egoera duen ikastola bakarra.
Bi erakundeak ere euskalgintzako parte direla inork gutxi jarriko du zalantzan.
Euskara planak egiten dabiltza hainbat enpresetan funtzionamendua euskalduntzeko (Bai Euskarari, Bikain eta antzekoak ere ezagun dira). Baina ez al gara euskalgintzan bertan tentsioa galtzen ari?
Bide batez, ohartxo bat aipatutako liburu eta disko dendari buruz (beste edozeinentzat ere balio dezakeena): Eztabaida dezakegu Tijuana in Blue edo La Polla Records-i buruz (seguru eztabaidatuko genukeela), baina guztia ez da onargarria: Banda Bassotti eta Todos Tus Muertos ez dira Euskal Musika atalean sartzen!!

Antonio, majo….
Ez da txukuna hizkuntzen inguruko zure politika azaldu behar duzun atalean bideo bat jarri eta gehien entzuten diren hitzak fascista (hirutan), totalitarismo, endiñar eta pegar en la cabeza izatea… ez da txukuna.
Oharrak:
1.- Batenbatek lagundu beharko dio Antoniori aklaratzen; Web orrialde berdinean kontraesanak:
Badakigu zer dioten orain alderdi politikoen komunikazio bulegoek, badakigu zein den kontsigna berria: “izan zaitez 2.0 eta, batez ere, izan zaitez pertsona”.
Alderdi batzuen webguneetatik eta hautagai batzuen blogetatik bueltatxo bat emanda, argi ikusten da politika youtubistatik politika bipuntuzerotarrera pasa direla. Zenbat min egin duen Obamak!
Izan zaitez modernoa, izan 2.0
EAJ-k Think Gaur Euskadi 2020 jarri zuen martxan duela hilabete batzuk jadanik. Eredu bila dabiltza Europa Iparraldean, Ameriketako Estatu Batuetan eta Singapur zein Indiako negozioguneetan. Ematen du barne eztabaida foroak martxan dituztela, berrien atalari kasu egiten badiogu. Iñigok badu bloga martxan (oso aktiboa), Juanjok ere badu, baina abandonatu xamar, 2005eko hauteskundeetatik, hain zuzen ere.
PP-k (edo PPP-k esan behar da? Partido Popular POP) ez du momentuz Antoniorentzat blogik (baina itxoin apur bat, Antoniok jakiten duenean modernoa izateko bloga behar dela, segituan sortuko du eta). Trukean: Tuenti, Flickr, Youtube eta Facebook (azken honetan herrialdekako taldeak eta emakumeentzako taldea ere, hauteskunde programaz hitz egiteko, ustez).
PSE-k ere badu bloga Patxirentzat (oso aktiboa hau ere). Honek ere baditu Tuenti, Flickr, Youtube eta Facebook. Eta aukeradun lehendakarigaia denez, hori baino gehiago: Twitter eta Last.fm.
Gainontzekoek oraindik ez dute ezer berezirik bistan. Ezker abertzalean bloga egitea garesti ordaindu daitekeen kontua dela ikusita (Garzon zain dago argazkitarako) zaila izango da ezer egotea, webguneaz gain.
Izan zaitez pertsona
Kontsigna berria hori da: “kaleko pertsona bat zarela ikusi dadila. Esan zein musika gustatzen zaizun, zeintzuk diren zure zaletasunak”. Eta horrela, politikari rockeroaren figura sortu da:
Bizkaiko Aldun Nagusia izan da aitzindaria, azkenaldian oso argi utzi baitigu berari esker etorri zaizkigula Rolling Stones edo Bruce Springsteen moduko musikariak eta aurki ACDC ere bere enpeinu pertsonalak (eta guztion diruak) ekarriko duela. Korbataduna bai.... baina rockeroa.
Ildo beretik Patxi. Bere blogak rock-aren jarraitzaile sutsu baten gunearen antza hartzen du (ikusi, ikusi, ikusi). Hala ere, bere bihotz rockeroak uzten du aukerarik pieza instituzionalagoentzako (blogetik)
Eta zer esan daiteke Antoniori buruz ... Benetan inpaktu oso gogorra sortu dute PPPren lehen emanaldiaren irudiek. Ziur gaude partiduko komunikazio arduradunek hurrengo batean PPko hautagai guztei erritmoa zuzen eramateko ikastaroak emango dizkietela. Hurrengo animatzaileak zeintzuk izango ote dira, apusturik? Libertad digitaleko blogariren bat apika?
Iñigo... klasikoa beti.
gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Blog hau sindikatu