Artxiboak: Abendua 2008

2008/12/21

San Tomas bezperan

Permalink | 22:53:03 | Atalak: 1976 | 182 hitz  


Alde Zaharreko (eta Abandoko) zazpi argazki San Tomas bezpera batean ikusiak (Zaldieroaren omenez)

BBKren irudi krisia?

11,30. Aretza. Kutxak bat egitearen saioaren ondorengo irudi krisia izango zutela? ze krisi? Egutegiak eskuratzeko jubilatuen (eta jubilatu ez direnen) ilarak Arriagaren paretik Areatzako zubiaren erdirartekoak dira.

Kontsumo arduratsua

11,45. Plaza biribila. Eusko Jaurlaritzaren kontsumo sailaren karpatxoa. Esatari batek gehiegizko kontsumoaren parodia egiten du mikrotik, “baditut kreditu txiki bat eta kreditua ordaintzeko bi mailegu bigun...”. Bitartean, ilara amaigabea Kontsumo sailaren egutegia eskuratzeko. Ilarako bakoitzak bi edo hiru egutegi esku artean dituela urteten da. Kontsumo arduratsua.

En alegre biribilketa

12,45. Abando. Ezker abertzale castellanoa kalejiran, Arrano Beltzaren bandera, eta trikitilarien atzetik asko doaz jantzi tradizionalekin.

Sagardoa

13,45. Iturribide kalea. Eroskiko ilaran sagardoa da produktu izarra. Erosle gehienek Sidra El Gaitero botila esku artean dutela urteten dira kalera.

Kontsumo arduratsua (eta 2)

16,15. Fika kalea. Zortzikote bat ralla batzuk prestatzen ari da kotxe zikin baten kapoaren gainean.

Omenaldia

22,30. Zazpi Katu gaztetxea. RRV musikarekin tartekatuz, Mikel Laboa. “Pello, Pello”, “Lili bat”,...

Kontaktuak

23,30. Iturribide kalea. Mutil nerabe batek ondotik pasa zaion neska nerabeari: Eh, eh, eh, tu! ¿Tienes tuenti?

2008/12/16

Matizak, matizak, matizak

Permalink | 20:38:46 | Atalak: 1976 | 65 hitz  

Titularretan matiz guztiak jasotzea ezinezkoa dela esango du baten batek, baina batzuetan matiz horiek galtzea nahita egiten den zerbait dela esango nuke.

El Correo egunkarian gaurko titular bat:
Jon Abril: «La izquierda abertzale oficial está presa de ETA»

Elkarrizketaren azken galderaren azken lerroan:
"La izquierda abertzale (...) está presa de la coyuntura que le marca ETA."

Antzekoa... baina ezberdina. Matizak.

2008/12/10

Ikerkuntza kazetaritza

Permalink | 00:05:08 | Atalak: 1976 | 49 hitz  

Aquí hay tomate edo La Noria moduko programek egiten dutena kazetaritza baldin bada... gaur Público egunkari ustez-progre/aurrerakoiak edizio digitalean argitaratutako titularrari ikerkuntza kazetaritza esan beharko zaio, ezta?
Honi esaten zitzaion amarillismoa, ezta? (hain lotsagarria ez balitz, barre ere egingo genuke)
Quo vadis, Público?

2008/12/02

Beti berandu

Permalink | 00:28:24 | Atalak: 1976 | 98 hitz  

Gure inguruko hedabideen edizio digitaletatik gaurko berri tristearen jarraipen arin bat eginez, sorpresa ona hartu dut. Euskaldun ikustezinen sindromea gainditu du Mikel Laboak bere heriotzaren egunean (lehenago ere ezaguna zenaren seinale). Inoiz espero izango ez nituen medioek lehen mailako berrien artean izan dute notizia.

Detailetxo batek bakarrik haserretu nau (berriro). EITBren webgune berrian (gaztelerazko bertsioa lehenesten digun horrexetan), euskarazko kultur sorkuntzaren maisu handienetako baten berri gazteleraz eman dute lehenago euskaraz baino. Goizean sartu naiz berria irratian entzun bezain pronto: gaztelerazkoan hace 34 minutos jartzen zuen lekuan euskarazkoan duela 29 minutu zetorren. Euskaldunak beti goaz bost minutu berandu!! (hedabide publikoetan ere)

Batenbatek esana

gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra


Estekak

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak


Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution