Artxiboak: 2009

2009/05/13

Athletic

Permalink | 09:08:43 | Atalak: 1976 | 42 hitz  

Juan Kruz Lakasta Euskadi Irratian egunkarien lehen orrialdeko irakurketa egiten. Gararen gaurko portadaren gaineko komentarioa egiterakoan, argazkia deskribatu eta ondokoa bota du:

Gara, 2009/5/13
"Irudi hunkigarria Athletic-en zalea bazara; irudi erabakigarria umearen zaintza erabaki behar duen epailea bazara" (Juan Kruz Lakasta)

Ona!

2009/04/28

rss bat galdu dut

Permalink | 19:51:14 | Atalak: 1976 | 18 hitz  

Bi iritziemale politikoren harpidetza bakarrik dut google reader-en nire kontuan. Gaur bat galdu dut eta bakarra gelditu zait.

2009/03/04

Auzokoen kalteari barre?

Permalink | 00:59:16 | Atalak: 1976 | 150 hitz  
Ez dira hedabide tradizionalentzako garairik onenak. Gero eta hedabide enpresa gehiagotatik datoz itxiera eta langile kaleratze berriak. Kuriosoa da zein oihartzun izaten duten berri horiek medioetan (norberarenean eta besteetan). El País-eko langileek greba egin zutenean hedabide guztietan (El País-en ezik) eman zuten informazioa, zabal.

Gaur bi egunkaritako digitaletan ABCri buruzkoak irakurri daitezke:

ABCren interneteko edizioan ez dut berria aurkitu (egia esateko, ez dut sakon aztertu, baina lehen begiratuan, ez dago ikusgai).

Ez dakit horrelako berriak idazteko agindua ematen duen erredaktore buruak edo zuzendariak (Público edo El País egunkarikoak, adibidez) nola egiten duen. Nik berria idazteko agindua irrifarre zabal batekin ematen irudikatzen dut; erredaktorea berriz, hurrengoa izan daitekeela pentsatuz, berria beldurtuta idazten duela ere erraz imaginatu dezaket. Ez dakit...

2009/02/21

Estresa

Permalink | 11:31:59 | Atalak: 1976 | 60 hitz  

Bada Morauren azken diska gomendagarrian are gomendagarriago den abesti bat, gaur egungo egoera batzuen argazki ezin hobea egiten duena. Letrak horrelako zerbait dio pasartetako batean (ez daukat diska esku artean orain, eta buruz ari naiz),

errugabeen zerrenda
handitzen ari da,
epaileen estresa
handitzen ari da,
fiskalen irudimena
handitzen ari da,

Gaurko berriren bat irakurrita, Morau etorkizuna irakurtzeko gai badela ere pentsa daiteke.

2009/01/11

Justifikaezina justifikatu nahi denean

Permalink | 23:27:52 | Atalak: 1976 | 59 hitz  

Espainiako eskuma gero eta lotsagabeagoa da. Israeldar militarrak egiten ari diren sarraskia justifikatzeko edozein aitzakia da baliagarri. Azkena: Iñaki de Juana ere antzeko mobilizaziotan egon izana. Libertad Digital -ek Madrileko manifestazioaz dio: " De Juana secundó otra parecida en Belfast". El Mundoko harrapakariek  argazkia argitaratu dute.
Justifikaezina justifikatu nahi denean, bidezidorrak bilatzen dira. Nazkagarriak!

Batenbatek esana

gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra


Estekak

2009
<<     >>
Urt Ots Mar Api
Mai Eka Uzt Abu
Ira Urr Aza Abe

Bilaketa

Atalak


Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution