Artxiboak: Martxoa 2009

2009/03/04

Auzokoen kalteari barre?

Permalink | 00:59:16 | Atalak: 1976 | 150 hitz  
Ez dira hedabide tradizionalentzako garairik onenak. Gero eta hedabide enpresa gehiagotatik datoz itxiera eta langile kaleratze berriak. Kuriosoa da zein oihartzun izaten duten berri horiek medioetan (norberarenean eta besteetan). El País-eko langileek greba egin zutenean hedabide guztietan (El País-en ezik) eman zuten informazioa, zabal.

Gaur bi egunkaritako digitaletan ABCri buruzkoak irakurri daitezke:

ABCren interneteko edizioan ez dut berria aurkitu (egia esateko, ez dut sakon aztertu, baina lehen begiratuan, ez dago ikusgai).

Ez dakit horrelako berriak idazteko agindua ematen duen erredaktore buruak edo zuzendariak (Público edo El País egunkarikoak, adibidez) nola egiten duen. Nik berria idazteko agindua irrifarre zabal batekin ematen irudikatzen dut; erredaktorea berriz, hurrengoa izan daitekeela pentsatuz, berria beldurtuta idazten duela ere erraz imaginatu dezaket. Ez dakit...

Batenbatek esana

gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra


Estekak

Martxoa 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Atalak


Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution