Gaur lagun gehiago egingo ditut!
Ez naiz kazetaritza fakultatean ikasle izan, baina Onintza Iruretak Sareko Argian argitaratutako aste honetako zutabea irakurrita (ikuspegi partzial samarraz, onartu behar), kazetaritza 3.0 ikasgaia imaginatzen hasi naiz.
Ikaslea: Orduan, kazetariak berria dagoen lekura edo aurkezpenak egiten diren aretora joatearena eta galderak egitearena ya ez da egiten?
Irakaslea: Uf! ke ba, ke ba! Hori modaz pasata dago, ez da rentablea. Hobe da mahaian eserita gelditu eta bidaltzen dizkizuten bideoak itxarotea.
Ikaslea: Klaro, baina horrela ezin diozu galderarik egin prentsaurrekoa eman duenari, ezta?
Irakaslea: Bai, egia da, baina trankil. Azken urteetan kazetari gaztetxoak eta bekarioak bakarrik bidaltzen dira prentsaurrekotara, eta total, inork galderarik egiten ez duenez... zuek ere lasai. Zientifikoki frogatuta dago prentsaurreko batean egiten diren galderetatik ez dela informazio interesanterik ateratzen.
Ikaslea: ??
Irakaslea: Bai, bai. Argumentu asko daude teoria hau baieztatzen dutenak (bibliografia ugari dago hontaz). Gainera, pentsa kotxean batetik bestera ibiltzeak zer suposatzen duen: enpresarentzat gastua (produzitu gabeko orduak), peajeak (A8 madarikatua) eta gasolina (petroleoaren prezioa zenbat igo da azken urtean?), kotxean ibilteak duen arriskua (aseguru-mutuak gero eta gogorrago jartzen ari dira) eta CO2 isurketak (Al Gore-rekin elkartasun apur bat, faborez).
Ikaslea: Eta bideoekin zer?
Irakaslea: Prentsaurreko baten bideoa jaso eta zatiren batean audio arazoak badaude, deitu telefonoz antolatzaileei eta eskatu, mesedez, beste bideo bat graba dezatela, soinu hobea duena.
Ikaslea: Eta noiz altxatu behar da mahaitik?
Irakaslea: Badago kasu bereziren bat, bideoa bereziki interesgarria denean... mahaitik altxatzea mereziko duena (zuek erabakita, noski). Kasu horietan, hartu grabagailu digitala eta mundua ikustera urten!
(Isiltasuna ikasgelan)
Irakaslea: Beraz, laburtuz (eta hau apuntatu, azterketan fijo jausiko baita), hauek dira kazetaritza berriaren printzipioak: erosotasuna (ahal dela, aulkitik ez altxa), errentagarritasuna (helburua: kostuak = 0) eta ekologia.
Ikaslea: Eta arau hauek prentsaurreko guztietarako baliagarriak dira?
Irakaslea: Ez, ez. Badago salbuespen inportante bat!
Ikasle guztiak batera: Zein? Zein?
Irakaslea: Futbol ekipoen entrenamendu-osteko prentsaurrekoak. Horra bai joan behar da, kazetari eta futbolari-entrenatzaileen arteko feedback-ak merezi du eta.
gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
Blog hau sindikatu