2009/12/18

Mintegiko argazkiak

mahatsorriak . 11:45:51 | Atalak: Ekitaldiak | 18 hitz  

Hemen dituzue mintegian hartu ziren argazki batzuk. Ikusteko edo mezuren bat ilustratzeko behar badituzue, arazorik gabe erabil ditzakezue.


2009/12/09

Mintegia zapatuan

mahatsorriak . 01:41:29 | Atalak: Ekitaldiak | 195 hitz  

Hainbat hilabete egin ditugu Bilbon euskalgintza artikulatzeko lanetan. Heldu da publiko egiteko unea eta aste honetan berton mintegia egingo dugu Deustuan. Hemen dauzkazu azalpena eta programa:

Urte osoan zehar Bilboko euskalgintzako hainbat eragile biltzen ibili gara, Bilboko euskalgintzaren arteko koordinazioa nola bideratu, elkarrekin zer egin genezakeen hausnartzen...

Bide horretan, proposamen bat adostu zen: Bilboko euskalgintzako eragileekin mintegi bat egitea, gure ekinbideari oinarriak jartzeko. Eta hori antolatzeari ekin diogu.

Mintegia irekia da euskalgintzarekin loturiko gizarte eragile guztiei; ez soilik talde edo erakundeen arduradunei, baita talde horien kide guztiei ere.

Egitarauan ikusiko duzuen moduan, mintegian bi atal dago. Bigarren atalean eztabaida saioak planteatuko dira. Aurretik inor bere taldean gaia lantzen badu eta bi gai horien inguruan proposamenak ekartzen baditu, betiere eztabaida aberatsagoa izan daiteke.

Hona mintegi honetan parte-hartzeko gure gonbidapena.

Etortzeko asmorik duena, mesedez, abenduaren 11 baino lehenago jakinarazi, zenbat jende bilduko garen aurreikusteko.

Kontakturako hona idatzi mario@kontseilua.org edo telefono honetara deitu 628229039.

 MINTEGIAREN EGITARAUA

  • Lekua: DEUSTUKO BIDARTE UDALTEGIA
  • Eguna: Abenduaren 12an
  • Ordua: Goizeko 10etan (9,45etan etortzea eskatuko genuke, 10etan hasiko baita)

Egitaraua:

  •  1. ZATIA. Komunikazioak:
    • Abiapuntuzko diagnostikoa, Ander Iturriotz, EHUko irakaslea.
    • Estrategia eta komunikazioa, Joseba Kamio, Komunikazioan aditua.
  • 2. ZATIA. Eztabaidak:
    • Bilboko euskalgintzaren elkarlana.
    • Helburu estrategikoak.

Bilboko euskalgintza artikulatzen

Bilboko Euskalgintza artikulatzeko lanetan ari gara aspaldian hainbat eragile. Blog honetan gure gogoetak, proposamenak eta iragarpenak egin nahi ditugu, eta zure iritzia entzun ere bai.


Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Atalak


Artxiboak

Besterik

Blog hau sindikatu

XML What is RSS?

powered by
b2evolution