Azken erantzunak

Honi erantzunez: Mintegia zapatuan

Egunkaria libre! [Bisitaria]
Mintegian maparen gaia urten zan, Bilboko eragileen sarea ezagutzeko eta ezagutarazteko... Interneten pixka bat saltzeatzen bi erreferentzi hauek aurkitu dodaz. Batetik Kontseiluak berak aurkeztu berri duen Mapa (http://www.euskalgintza.org/) eta bestetik Itxaso Ferreras izeneko lagun batek interneten ipini zuena (http://maps.google.es/maps/ms?ie=UTF8&hl=es&msa=0&msid=116244766936242758496.00046c4956c78e907bd2d&z=13) Hortaz, abiapuntua badogu.
Permalink-a 2009/12/15 @ 11:21

Honi erantzunez: Mintegia zapatuan

D.E. [Bisitaria]
Jende gehiago etortzea faltan bota neban (bereziki irakaskuntzako jendea), baina niretzat interesgarria egon zan apurtxo bat gehiago elkar ezagutzeko eta gure artean berba egiteko aukera hori izateko. Izan ere, batzuen eta besteen bizipenak, ibilbideak, esperientziak ezberdinak dira eta aberasgarria da hori guztia konpartitzea. Ziur naz elkarrekin gauza asko egin daikegula, txiri-txiri, urrats txiki-handia ematen... Aurrera euskalgintza!!
Permalink-a 2009/12/13 @ 19:24

Bilboko euskalgintza artikulatzen

Bilboko Euskalgintza artikulatzeko lanetan ari gara aspaldian hainbat eragile. Blog honetan gure gogoetak, proposamenak eta iragarpenak egin nahi ditugu, eta zure iritzia entzun ere bai.


Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Atalak


Artxiboak

Besterik

Blog hau sindikatu

XML What is RSS?

powered by
b2evolution