Mahats Orriak komunitatearen bloga

Mahats Orriak blog komunitatea gure auzuneko euskaldunoi teknologia berrien bidez komunikazio kanalak zabaltzeko eta ondorioz hizkuntzaren erabilera bera ere sustatzeko jaio da. Blog honetan komunitatearen albisteak, oharrak eta intereseko gaiak plazaratuko ditugu.

Bilatu


Atalak

Artxiboak

Blog hau sindikatu

Urte berri on!

Bi hilabetetxo daroagu hemen blogeatzen, blogari gutxi baina finak batu zaizkigu komunitatera, eta urte berriak harrapatuko gaituela komunitatearen izenean zorionak (merezi dituzue eta) eta urte berri on komunitateko blogari, blogzale eta irakurle guztiei.

Noiz? 2006/12/30 : 18:52:57 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun

Ahuntza etxera bueltan

Blogari bat batu zaigu gaur komunitatera. Ez da berria, alderantziz, euskal blogosferan esperientzia handikoa. Patxi Lurra auzokideak urtebete luzeko ibilbidearen ostean trastoak hartu eta Botxora ekarri du bloga Goienatik. Hemendik aurrera ahuntza doministikuka ibiliko zaigu hemen ere, eguerdiz, goizez edo gauaz:

Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua
Norbera etxera bueltan datorrenean ohiko "ondo etorri"ari  "etxera" bat gehitu behar  zaio. Ondo etorri etxera beraz Patxi.
Blogari gutxi oraingoz, baina finak, duda barik.

Noiz? 2006/12/13 : 00:27:59 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
2 erantzun

Sustaturen sariketa: gure mezu bat proposatuta

Sustatuko sariketa
Sustaturen blog mezuen sariketan gure komunitateko mezu bat proposatu dute. Matzorrianori kendute blogeko azkena hain zuzen ere. Hemen daukazue mezua:

Txakurren kontue

Matzorrianoaren peña antolatzen hasita daude haren baldintzagabekoak. Gora Euskadi Gargantua! izango ei da gerra-oihua.
Arazo bakarra saria jausiz gero nori eman izango da. Matzorriano hori nor den inork ez daki eta. Baina trankil, konponduko dugu eta.

Noiz? 2006/12/05 : 16:49:01 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun

Berrikuntza teknikoak

Sustatuko sariketa
Lehengo astean iragarri genuen eta eginda dago:

  • Mezuak idazteko editore grafiko berria sartu dugu. Mezuak ikusten diren modura editatu ahal dituzue, html kodea editatzen ibili barik. Edizio-orrira joaten zaretean editore berria ikusiko duzue. Lehengo editorera bueltatu nahi baduzue behean dagoen "aurreratua" botoia sakatu baino ez duzue egin behar.
  • Sareko aplikazio askok gure mezuetan hainbat eduki txertatzeko aukera ematen digute (bideoak, entzungaiak, mapak,...). Orain arte iragazkien sistemak ez zigun uzten halakoak sartzen. Iragazkiak egokitu ditugu eta hemendik aurrera aukera daukazue Youtube-ko bideoak, Tagzaniako mapak eta halakoak sartzeko. Hemen adibide bat:

Noiz? 2006/12/04 : 12:32:47 | Nork? mahatsorriak | Atalak:Berriak, Nagusian
Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>