Mahatserriko Berbalagunaren bloga

Mahatserriko Berbalaguna euskara praktikatzeko programa da. Asapala eta Santutxuko AEK-k antolatuta. Blog honetan ekitaldiak, berriak, txapelketak, irteerak eta orokorrean Berbalagunaren martxaren berri emango dugu. Berbalagun guztiok zaudete gonbidatuta blogera!

E-postaz harpidetu!!!

Hemen blog-ean publikatzen direnak zure e-postan hartzeko aukera daukazu:

Argazkiak

www.flickr.com

Bilatu


Atalak

Azken erantzunak

Artxiboak

Besterik

Blog hau sindikatu

Karmelo Elorriaga joan zaigu

Noiz? 2010/05/10: 03:56:38 | Nork? mahatsorriak | Atalak: berriak, Berbalagunak |

Maiatzaren 7an Arbolantxako Goikoetxe baserriko Karmelo Elorriaga joan zitzaigun. Mahatserri honetan gure hizkuntza eta kulturaren biziak belaunaldiz belaunaldi bidea egin badu, Karmelo bezalako pertsonei esker izan da neurri handi batean. Arbolantxan euskararen bizilekua bermatzeaz gainera, ingurukook bertoko euskara eta kultura ezagutu eta geure egiten aparteko laguntza izan dugu Karmeloren eskutik.

Berariaz estimatzen diogu Karmelori Begoñako Santa Eskeko kantua eta ohitura berreskuratzen Karmelok eman zuen laguntza, eta, gehien bat, beraren etxean beti izan ditugun harrera eta berotasuna.

Musu handi bat Mahatserriko Berbalagunatik gure kidea den Izazkun alabari, baita  gainontzeko familia eta lagunei ere. Iñaki Aurrekoetxea lagunak prestatu dituen bertso hauek mila esker adierazteko egindako lanagatik:

Gaur umezurtzak atara dira
Arbolantxako bidera,
egun tristea da Goikoetxen
ta eupada emotera.
Euskerea be erein zendun zuk
eingo ez dau ba aurrera!
Oin zoaz trankil ta mahatsorrion
Agur Jaunagaz batera,
santaeskean joango gajatzuz
barriro eskertutera.  

Erantzun

Mintzaeguna 2010, Arrasate

Noiz? 2010/05/07: 04:50:21 | Nork? mahatsorriak | Atalak: Agenda Bilbon |

Aupa Berbalagunok, aurtengo Mintza Eguna, ekainaren 6an, Arrasaten izango da. Gorde, beraz data hori zeuen agendan. Mingaina askatzeko aukera paregabea izango dugu. Gainera, ibilaldi gidatua, kalejira, erromeria, herri bazkaria… Hori guztia Euskal Herriko gainontzeko berbalagun, mintzalagun eta mintzakideekin batera. Bazkarirako txartelaren prezioa: 20 €. Izena emateko azken eguna: maiatzaren 20a. Bilbotik autobus bat antolatzen saiatuko gara (horrela bada beste 10 euro inguru izango dira). Anima zaitezte eta apuntatu lehenbailehen.

Erantzun

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Noiz? 2010/05/05: 05:23:32 | Nork? mahatsorriak | Atalak: berriak |

Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora deitu du. Euskarak Nafarroan bizi duen egoerarekin kezkatuta eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen kontrako jarrera salatzeko manifestazioa antolatu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako kideek eta norbanako euskaltzaleek. Nafarroan euskalgintzan diharduten talde eta norbanako ugarik agertu diote babesa manifestazioari.

Erantzun