Karmelo Elorriaga joan zaigu
Maiatzaren 7an Arbolantxako Goikoetxe baserriko Karmelo Elorriaga joan zitzaigun. Mahatserri honetan gure hizkuntza eta kulturaren biziak belaunaldiz belaunaldi bidea egin badu, Karmelo bezalako pertsonei esker izan da neurri handi batean. Arbolantxan euskararen bizilekua bermatzeaz gainera, ingurukook bertoko euskara eta kultura ezagutu eta geure egiten aparteko laguntza izan dugu Karmeloren eskutik.
Berariaz estimatzen diogu Karmelori Begoñako Santa Eskeko kantua eta ohitura berreskuratzen Karmelok eman zuen laguntza, eta, gehien bat, beraren etxean beti izan ditugun harrera eta berotasuna.
Musu handi bat Mahatserriko Berbalagunatik gure kidea den Izazkun alabari, baita gainontzeko familia eta lagunei ere. Iñaki Aurrekoetxea lagunak prestatu dituen bertso hauek mila esker adierazteko egindako lanagatik:
Gaur umezurtzak atara dira
Arbolantxako bidera,
egun tristea da Goikoetxen
ta eupada emotera.
Euskerea be erein zendun zuk
eingo ez dau ba aurrera!
Oin zoaz trankil ta mahatsorrion
Agur Jaunagaz batera,
santaeskean joango gajatzuz
barriro eskertutera.


RSS 0.92: