Berbalagunaren bloga
Mahatserriko Berbalaguna euskara praktikatzeko programa da. Asapala eta Santutxuko AEK-k antolatuta. Blog honetan ekitaldiak, berriak, txapelketak, irteerak eta orokorrean Berbalagunaren martxaren berri emango dugu. Berbalagun guztiok zaudete gonbidatuta blogera!
| www.flickr.com |
Atalak: Berbalagunak, 120 hitzErantzuna bidali • Permalink-a
Oraingo honetan iruzkin hau Maite del Vigo berbalagunak bidali digu. Neu irakurtzeko irrikitan nago.KRTISTALEZKO BEGI BAT. Egilea MIREN AGUR MEABE eta argitaletxea SUSA"Gozatzeko 159 orrialdez osatutakoa. Kristalezko begia oinarritzat hartuta (hortaz informazio interesgarriak eta pasadizo bitxiak aditzera ematen ditu) protagonista adoretasunez biluzten da bere sentimendu eta bizipenak agerian jarriz. Egiten dituen hausnarketa sakonekin irakurlea identifika daiteke gehienetan. Kapitulu edo zati guztiek elkarrekin osotasuna eratu arren, bakoitzak bere interesa eta berezko osotasuna dauka. Liburua irakurri ahala jakinmina handiagotzen da zati edo kapitulu bakoitza sorpresa atsegin eta interesgarri bilakatzen delako. Askotan ironiaz idatzita dago, hori dela eta hainbat zati humoretsuak dira. Erabilitako hiztegi ederrak eta baliabide literarioek olerki prosa gauzatzen dute. Behin osoa irakurrita, disfrutatzeko zatika berrirakurtzeko liburua da."