2013/04/15

Berbalagunok egindako liburu iruzkinak IV

05:44:08 | Atalak: Berbalagunak | 120 hitz   | Nork? berbalaguna


Oraingo honetan iruzkin hau Maite del Vigo berbalagunak bidali digu. Neu irakurtzeko irrikitan nago.

KRTISTALEZKO BEGI BAT. Egilea MIREN AGUR MEABE eta argitaletxea SUSA

"Gozatzeko 159 orrialdez osatutakoa. Kristalezko begia oinarritzat hartuta (hortaz informazio interesgarriak eta pasadizo bitxiak aditzera ematen ditu) protagonista adoretasunez biluzten da bere sentimendu eta bizipenak agerian jarriz. Egiten dituen hausnarketa sakonekin irakurlea identifika daiteke gehienetan. Kapitulu edo zati guztiek elkarrekin osotasuna eratu arren, bakoitzak bere interesa eta berezko osotasuna dauka. Liburua irakurri ahala jakinmina handiagotzen da zati edo kapitulu bakoitza sorpresa atsegin eta interesgarri bilakatzen delako. Askotan ironiaz idatzita dago, hori dela eta hainbat zati humoretsuak dira. Erabilitako hiztegi ederrak eta baliabide literarioek olerki prosa gauzatzen dute. Behin osoa irakurrita, disfrutatzeko zatika berrirakurtzeko liburua da."

2013/02/28

Berbalagunok egindako liburu iruzkinak III

09:36:56 | Atalak: Berbalagunak | 191 hitz   | Nork? berbalaguna

Oraingo honetan, Solokoetxeko Fernandok bidalitako bi iruzkin dituzue hemen:


ELUR-ANTZARA.  Egilea PAUL GALLICO eta Argitaletxea HAMAIKA BOOKS.

"Gidoia.-  Baztertuta bizi den konkordun baten eta neska umil baten istorio hunkigarria da. II Guda Mundialaren garaian. 
             Kondorduna Itsasargi batean bizi da eta Hegaztiak etxekotzen ari da.
             Egia esan, ipuin bat bezala da, oso erraz idatzia, nahiko sentibera eta laburra. 
             Oso gustatu zitzaidan."

AROTZAREN ESKUAK. Egilea ALBERTO LADRON ARANA eta argitaletxea ELKAR.
                  
              "Uste dut liburu hau ezagutzen duzuela, hala ere nire iritzia esango dizuet.      
              Trhiller bat da.
              Egilearen idazkera oso bizia da.
              Liburu honek hasieratik harrapatzen zaitu eta gidoia oso originala iruditu zitzaidan
              Hasieran hiztegia pixka bat zaila iruditu arren, nire ustez oso gonmendagarria da."

Berbalagunok egindako liburu iruzkinak II

09:19:48 | Atalak: Berbalagunak | 150 hitz   | Nork? berbalaguna
Hurrengo iruzkinak, Bego Menak bidali dizkigu:
"MUSIKA AIREAN, Karmele Jaioren bigarren eleberria. Emakume zahar baten seme -alabek Ekuadorreko neska gazte bat kontratatzen dute beren ama zaintzeko. Emakumea, Elena, hasieran kanpoko norbait bere etxean sartzeko ideiaren kontran badago ere,  neskaren alaitasunak gogoraraziko dizkio bere gaztaroaren maitasuna eta sentimenuak.
Oso nobela hunkigarria eta irakurtzeko erreza. Irakurtzean malkotxoren bat irten zaidala onartu behar dut."


"BILBAO-NEW YORK-BILBAO, hauxe guztiz famatua. Idazleak egiten dituen hegalaldien aitxakiarekin, Kirmen Uribek bere familiaren hiru belunaldien historia kontatzen digu. Nobel honen hiztegi aberatsa, batez ere itsasoarekin lotutako hitegia da komendatzera bultzatu nauena."


"SUSTRAI BELTZAK, Jon Arretxek idatzita. Beldurrezko historiak atsegin dutenontzat oso aproposak dira, oso errazak irakurtzeko ere eta liburua osatzen duten hamaika ipuinetako batzuk benetan izugarriak."

Begok zera diozku hiru liburu horien gainean:

"Ez dira atzo bertakoak hain zuzen ere, baina gomendagarriak direla uste dut."

Berbalagunok egindako liburu iruzkinak I

08:56:29 | Atalak: Berbalagunak | 116 hitz   | Nork? berbalaguna
Lehenengo eta behin eskerrik asko bidalitako iruzkinengatik.
Bi egun baino ez dira pasatu mezua bidali nuenetik eta jada bost iruzkin dauzkat esku artean.
Hemen jarriko dizkizuet eta zuek osatu edota komentatu ahal dituzue
mezu azpian dagoen ERANTZUN hitzaren gainean sakatuz.
Iokinek bidalitakoa:

"...
Lehen honetan behintzat ez naiz sartuko liburu monstruetan:
Sarrionaindia (Moroak gara), Irigoian (trilogia), edo
Saizarbitoria (Martutene), hori pelmada!

Duela urtebete irakurri nuen zerbait
oso erraza: Fernando Morilloren "Heriotzaren soinekoa", 200
orrialdetara ez da ailegatzen, Elkar, "multibidaiak"
kolekzioko bigarrena, 40 atal koskorretan banatua, Japoniako
kulturan lehen murgilketa egiteko aproposa, badu azkenean
hiztegi labur bat ere, abentura, internet, dena sartzen du.
Irakurtzen erraza, espazioa zabal banatua du liburuak,
elkarrizketa asko. Animo!"

2013/02/23

Gure berbalagunak, Korrikako desfilearen Photocall-ean

11:32:13 | Atalak: Agenda Bilbon | 11 hitz   | Nork? berbalaguna

Zelako neska katxarroak mahatsorri hauek, natural-natural kameren aurrean. Gora Mahatserriko Berbalagunak.

:: Hurrengo orrialdea >>

Mahatserriko Berbalagunaren bloga

Mahatserriko Berbalaguna euskara praktikatzeko programa da. Asapala eta Santutxuko AEK-k antolatuta. Blog honetan ekitaldiak, berriak, txapelketak, irteerak eta orokorrean Berbalagunaren martxaren berri emango dugu. Berbalagun guztiok zaudete gonbidatuta blogera!

E-postaz harpidetu!!!

Hemen blog-ean publikatzen direnak zure e-postan hartzeko aukera daukazu:

Argazkiak

www.flickr.com


| Hurrengoak >

Apirila 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Atalak


Besterik

Blog hau sindikatu XML

What is RSS?

powered by
b2evolution