Mahatserriko Berbalagunaren bloga

Mahatserriko Berbalaguna euskara praktikatzeko programa da. Asapala eta Santutxuko AEK-k antolatuta. Blog honetan ekitaldiak, berriak, txapelketak, irteerak eta orokorrean Berbalagunaren martxaren berri emango dugu. Berbalagun guztiok zaudete gonbidatuta blogera!

E-postaz harpidetu!!!

Hemen blog-ean publikatzen direnak zure e-postan hartzeko aukera daukazu:

Argazkiak

www.flickr.com

Bilatu


Atalak

Artxiboak

Besterik

Blog hau sindikatu

Alberto (berba)lagunari

Noiz? 2007/02/05: 18:46:12 | Nork? patxilurra | Atalak: Berbalagunak |

Orain dala bi urte ezagutu genduan alkar, Oihanaren eskutik, Aita Pernet kaleko euskaltegi zaharrean, Santutxun. Geure artean 30 urte baino gehiagoko adin diferentzia egoan, eta Oihana horren bildur egoan apur bat hasikeran, egunotan aitortu deustanez. Egun hartan,  etxean bueltan, Maiderreri kontau neutsan: “Gizon nagusia da, erdi jubilatua. Alberto deuko  izena”. Lelengo urte hartan, biak bakarrik egon ginan, biko taldea sortuz. Albertok behin baino gehiagotan aipatzen eban luxuzkoa zala berarentzat “irakaslea” berarentzat bakarrik edukitzea. Eta beti, astero-astero, geure berba-ordua amaituta “eskerrik asko” esaten eustan. Beti eskertzen eustan.

Baina boluntario lan guztietan  gertatu legez, topikoaz haratago, emoten dozuna askotan jasotzen dozuna baino gitxiago da. Pertsona interesgarriak askotan gitxien espero dozunean topatzen dituzu. Gezurra dirudi astean behin eta ordu bakar bateko tartean harreman minimoki sakona sortzea, baina horixe gertatu izan jakun geuri bioi. Geure artean ez egoan ez irakaslerik ez ikaslerik, ez euskaldun “zahar” edo “barri”rik. Futbolaz, erlijioaz edo klima-aldaketaz berba egiten genduan bikote atipikoa ginan. Barrez kontau eustan zer esan eutsien alabek “Bizitza” tabernan batzuetan gelditzen ginala jakin ebenean. “Baina aita, zuk badakizu zer taberna mota dan hori?”. Gogoratzen naz Europako konstituzinoaren erreferendumaren sasoiaz be bai. Gazte askok baino pentsamendu zabalagoa eta progresistagoa edukiko eban ziur aski. Halaber, kristau zabala, aurrerakoia eta umoretsua zan. Elexa kritikatzen genduan biok, baina barrutik. Maider eta bion arteko ezkontzaren prestaketa guztiak jakin zituen, eta sekulako detailea eduki eban geugaz. Lagunek egiten daben horietakoa.

Gero Gerardo, Nieves eta Ixabel batu ziran taldera. Ondoren Pello jaio zan, eta detaile ederra eduki eben geugaz, (Albertoren ekimenaz, gero jakin izan nebanez). Astero “Cafe Bilbao”ren atean gelditzen ginan, eta oso gitxitan huts egin eban Albertok geure berbordura. Luxuzkoa izan da bera bezalako berbalaguna edukitzea. Beti umoretsua, Athleticen gorabeherak gora-behera.

Hirugarren urtea izango zan honen hasikeran, berak esan eustan telefonoz zeozer txarto ebilela bere osasunagaz. Kasualitatez kalean alkarregaz topo egin genduanean, hasi nintzan susmatzen zer ebilan txarto, eta azkenik Oihana bere alabak telefonoz baieztatu eustan. Oso kolpe gogorra izan zan, orduan konturatu nintzan ziur aski ez nebala barriro ikusiko. Egun batzuk geroago Pellok eta biok “Berbalagunaren Argazki Lehiaketa” irabazi genduan. Irabazitako txapela berarentzako izango zala argi neukan, eta berak jada neure eskutik jasoko ez dauan arren, espero dot egunen batean euren senideek hartu ahal izatea.

Neure arreba Arantzak 33 urte bete zituen egunean berton joan egin da Alberto, urtarrilaren 31n. Eta patua zer dan, bera azkeneko aldiz Larrialdietara joan zan egunean beste Alberto bat, neure aita, ingresauta egoan ia kontu beragaz ospitale berean. Astelehenean aitari alta emon eustien, eta libre laga genduan ogea akaso berarentzako izan zan. Batek daki.

Dakidana da atsegin handia izan dala Alberto Anton Goiriastuenaren (berba)laguna izatea.

Erantzun 1

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Hasier [Bisitaria]
Berbearen berotasunak hartu daiala.
Permalink-a 2007/02/06 @ 12:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)