Lizardi Mintza Taldetik bidali digute informazioa. Ibon Koteron albokariaren kontzertua antolatu dute bihar Zazpi Kaleetako Kalderapeko tabernan.
Hona hemen zehaztapenak:
IBON KOTERON
- Non: "Kalderapeko" Kulturgune-tabernan. Txakur Kalea, 1 Bilboko Alde Zaharra.
- Eguna: Maiatzaren 17a, osteguna.
- Ordua: 20:30
- Sarrera: Doan!
San Isidro ospatzeko ohitura egon da aspaldian Txurdinaga partean. Begoñatarrak elkarteak antolatu ditu aurtengoak. Sarean kartela eta programaren pdf bertsioa aurkitu ditugu.
Hona hemen kartela:
Gainean sakatu handiago ikusteko.
Hemen daukazue pdf bertsioa.
Urtero bezala, Santutxuko Bertso Eskolaren eskutik maiatz partean hil osoan zehar bertso saioak edukiko ditugu, azken urteotan ohitura bihurtu den legez, Santutxun.
Lehengo 27an hasi ziren Begoñako udaltegian, baina maiatz osoan edukiko dugu bertsotan. Hemen egitaraua:
Udaberriko Bertso Saioak 2007
Bilboko Santutxu auzoan
Egunak eta lekuak: Apirilak 27 (ostirala) 20:00etan, Begoñako Udaltegian. Maiatzak 5, 12, eta 19 (larunbatak), 13:00etan, Santutxuko Karmelo plazan.Apirilak 27, ostirala
Emetik bertso-kabareta
- IRATXE IBARRA
- ONINTZA ENBEITA
- OIHANE PEREA
Maiatzak 5, larunbata
- ANDONI EGAÑA
- AITOR MENDILUZE
- MAIALEN LUJANBIO
- SUSTRAI COLINA
Gaiak:
Santutxuko Bertso EskolaMaiatzak 12, larunbata
- ARKAITZ ESTIBALLES
- ETXAHUN LEKUE
- FREDY PAYA
- XABI PAYA
Gaiak:
Santutxuko Bertso EskolaMaiatzak 19, larunbata
Gaiak:
- IGOR ELORTZA
- JON MAIA
- SEBASTIAN LIZASO
- UNAI ITURRIAGA
Santutxuko Bertso Eskola
Web2.0 hau martxan dabil gurean ere. Adibidez, Youtube bideo-zerbitzuan sartu eta Korrikaren testigantza hauek aurkitu ditugu:
Uribarri auzoan programa hau daukate hurrengo martxoaren 23an, Korrika egunerako hain zuzen ere.
- 13:00etan Kalekira + Poteoa Eskolako Plazatik
- 15:00etan Bertso bazkaria (Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes)
- 19:30etan Berbena eta sagardoa
- 21:00etan Parrillada eta sagardoa
Gure auzoetan euskararen inguruan sortzen diren albisteak batuko ditugu blog honetan. Euskalgintzaren albistegia izan dadila nahi dugu.
Asapala elkartera heltzen diren berriekin osatuko dugu, beraz, zurea ere hemen agertzea nahi baduzu bidali e-postaz asapala[abildua]euskalnet.net helbidera edo erabili harremanetarako formulario hau.
Euskararekin erlazionatutako mota guztietako ekitaldiak, deialdiak eta berriak onartuko ditugu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
