Atalak: Kultura, antzerkia, literatura, musika, zinema

2007/05/16

Ibon Koteron Kalderapekon

Nork? mahatsorriak | 22:59:44 | Atalak: Kultura, musika | 37 hitz  


Lizardi Mintza Taldetik
bidali digute informazioa. Ibon Koteron albokariaren kontzertua antolatu dute bihar Zazpi Kaleetako Kalderapeko tabernan.

Hona hemen zehaztapenak:

IBON KOTERON

  • Non: "Kalderapeko" Kulturgune-tabernan. Txakur Kalea, 1 Bilboko Alde Zaharra.
  • Eguna: Maiatzaren 17a, osteguna.
  • Ordua: 20:30
  • Sarrera: Doan!

2007/03/19

Euskararen Astea Santutxu eta Txurdinagan

Nork? Marti(n) | 22:08:25 | Atalak: Kultura, Deialdiak, Jaiak | 197 hitz  

Zazpigarren urtez antolatu da Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea. Joan dan zapatuan hasi dira ekitaldiak, baina datorren barikutik aurrera programa oparoa antolatu dute antolatzaileek.

Martxoak 23, ostirala
17.30-Binakako futbos saio mundiala (Ritxi enparantzan).
20.00-Sari banaketa eta KORRIKA zein Euskararen Astearen PREGOIA (Ritxin).
 
Martxoak 24, larunbata
8.30-Mendi irteera kulturala, Basarrate Plazatik
13.00-Kalejira koloretsua bizikleta eta patinarekin (Garabi plazan).
 
Martxoak 25, igandea: Dantzari Eguna
10.30-Diana, auzoko txistulariekin.
11.00-Dantzarien bateratzea Karmelo Plazan.
11.30-Auzoko plaza ezberdinetan dantza emanaldiak.
13.00-Dantzari taldeen desfilea, erraldoiak eta guzti (Karmelo plazan).
14.30-Bazkaria.
17.00-Dantza emanaldia Etxebarria plazan. Euria eginez gero, Berriotxoako kiroldegian.
 
Martxoak 26, astelehena: KORRIKA Auzotik igaroko da.
11.30-KORRIKA TXIKI Txurdinagan.
15.00-KORRIKA TXIKI Santutxun.
15.30-Kale Animazioa, Karmelo Plazan.
20.00-Txistulariak, albokariak eta fanfarriak auzoan zehar.
21.00-Iturribide eta Zabalbide bidegurutzean: HELDU KORRIKARI!!!!
 
Martxoak 27, asteartea
20.00-Zinema euskaraz (Txurdinaga  kiroldegiko udaltegian).
 
Martxoak 28, asteazkena
20.00-Irakurlearen Tartea (Uxue Alberdi, Aulki bat elurretan).
 
Martxoak 29, osteguna: Bertso Eguna
-Eskolarteko Bertso paper lehiaketaren sari banaketa eta bertsolari gazteen saioak.
-Musika tresnak Txurdinagako Udaltegian.
21.30-Gazteen bertso afaria (Garoa Txokoa).
 
Martxoak 30, ostirala: Euskaraz Jolasten
17.00-Altxor izkutuaren bila (Karmelo plazatik hasita).Trikitilariak tartean.
18.15-Euskal kulturaren konkurtsoa.
19.30-Aerobic Euskaraz.
20.30-"Santutxu Kantari" Karmelo Plazan hasi eta auzoko plazetan zehar.
 
 
ANIMATU ETA GOZATU!!!!!!!

2007/02/27

Ikusi eta ikasi: hurrengo saioak Begoñan

Nork? mahatsorriak | 01:18:06 | Atalak: Gazteria, antzerkia | 29 hitz  

Bilboko Udalak sustatzen duen Ikusi eta Ikasi programaren barruan honakoak izango ditugu martxoan Begoñako udaltegian:

Martxoaren 6an:

Trikuharri antzerki taldea

Martxoaren 13an

Niko eta Periko pailazoak

Martxoaren 20n

Bihar txotxongilo taldea

2007/02/05

Lapurdiko inauteria Santutxun

Nork? mahatsorriak | 17:46:45 | Atalak: Kultura, musika | 85 hitz  

Gaztedi dantza taldearen webgunean topatu dugu albistea:

GAZTEDIK LAPURDIKO INAUTERIA ANTZEZTUKO DU LEHENENGO ALDIZ BERE HISTORIAN

2007ko Bilbo Dantzaren lehenengo ekitaldian eta Santutxuko inauteriak direla eta Gaztedik Lapurdiko inauteria estreinatuko du. Otsailaren 24an, larunbatean, Santutxuko Karmelo Plazan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Horretarako dantzarientzako jantzi berri guztiak egiten ari dira eta egun horretan estreinatuko dira. Inauteri honekin batzuk dira Gaztedik bere errepertorion dituenak, Nafarroa Behera (Luzaide), Zuberoa, Lantz eta Oriakoa (Sorgin Dantza). Bestalde, nahiz eta gaur egun ez dantzatu, dantzari ertainek Lizartzako Inauteria ere estreinatu zuten.

2007/01/08

Santutxu-Txurdinagako VII Euskararen Astea

Nork? mahatsorriak | 20:54:30 | Atalak: Kultura, Eskolak | 32 hitz  

asteaSantutxu-Txurdinagako VII Euskararen Astea antolatzen hasi da.
Aurten egun hauetan izango da:

Martxoaren 23tik 30era

Antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, hurrengo bilera urtarrilaren 22an arrastiko 19.30etan Briñas eskolan (Santutxu).

Animoa ba!

:: Hurrengo orrialdea >>

Mahatserriko euskalgintza

Gure auzoetan euskararen inguruan sortzen diren albisteak batuko ditugu blog honetan. Euskalgintzaren albistegia izan dadila nahi dugu.

Asapala elkartera heltzen diren berriekin osatuko dugu, beraz, zurea ere hemen agertzea nahi baduzu bidali e-postaz asapala[abildua]euskalnet.net helbidera edo erabili harremanetarako formulario hau.

Euskararekin erlazionatutako mota guztietako ekitaldiak, deialdiak eta berriak onartuko ditugu.


| Hurrengoak >

Ekaina 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Azken erantzunak

Estekak

    Bilaketa

    Atalak


    Besterik

    Blog hau sindikatu XML

    What is RSS?

    powered by
    b2evolution