Artxiboak: Otsaila 2007, 11

2007/02/11

Ber2e, aldizkaria eta bloga

Nork? mahatsorriak | 19:38:57 | Atalak: Gazteria | 97 hitz  

Lehengo egunean Ber2e gazte taldeak antolatu zuen jaiaren berri eman genuen. Jaian Berbalapikoa aldizkaria banatu zuten. Berbalapikoa hau aspaldian egiten hasi ziren, baina aspaldian eduki dute etenik. Zortzi orridaldetan ipuinak, iritzia eta taldearen berri ematen dute.

Horrezaz gaineraz, bloga ere atondu dute, taldearen eta taldeak egiten duenaren berri emateko asmoarekin. Berton aldizkarian publikatutako artikuluak eta lehengoan aipatu genuen kanpainaren azalpena ere ematen dute: IPUINA

Hemen daukazue bloga:

Ber2e

Blogger zerbitzua erabili dute bloga atontzeko. Beharbada ez dute Mahatsorriak.org komunitate honen berri izan. Interesgarria izango litzateke Santutxuko gazte euskaldunen iritzia ere hemen plazaratu ahal izatea.

Urtxintxa eskolak 20. urteurrena ospatu zuen Kafe Antzokian

Nork? Marti(n) | 12:46:39 | Atalak: Eskolak | 110 hitz  

Giro goxoa egon zen atzo, larunbata otsailak 10ean, Bilboko Kafe Antzokian. Arrazoia: Urtxintxa eskolaren 20. urteurrena.

Aisialdiko hezkuntzan leku propioa duen eskola honek badu Mahatserriarekin harreman zuzena, egun Zabalbide kalean kokatua baitago.
Eskolaren aurkezpena horrela egiten da beren webgunean:

Zer da urtxintxa
URTXINTXA Astialdiko Eskola 1.986an jaio zen astialdi hezkuntza eredu ezberdin eta berritzailea eskaintzeko asmoz. Gure ekintza nagusiena Heziketa Ez Formalean hezkuntza bultzatzea eta garatzea da, ekite komunitarioan Jarduteko gizarte-agenteak prestatzeko helburuaz.

Ehun lagunetik gora bildu ziren goizean hasi eta egun osoa iraun zuen jaian. Tartean izan ziren Urtxintxako sortzaileek umorez kontatutako antzinako istorioak, bertsoak, kantuak, jokuak, opariak, bazkaria, dantzak eta sano luzatu zen jai giroa.

Zorionak Urtxintxa eta Urtxintxakideak!

Mahatserriko euskalgintza

Gure auzoetan euskararen inguruan sortzen diren albisteak batuko ditugu blog honetan. Euskalgintzaren albistegia izan dadila nahi dugu.

Asapala elkartera heltzen diren berriekin osatuko dugu, beraz, zurea ere hemen agertzea nahi baduzu bidali e-postaz asapala[abildua]euskalnet.net helbidera edo erabili harremanetarako formulario hau.

Euskararekin erlazionatutako mota guztietako ekitaldiak, deialdiak eta berriak onartuko ditugu.


Otsaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28        
Azken erantzunak

Estekak

    Bilaketa

    Atalak


    Besterik

    Blog hau sindikatu XML

    What is RSS?

    powered by
    b2evolution