Ezkor
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2009/09/30 eta ordu honetan: 13:39:58
- Atalak: Memorien dietarioa,
Zer egin ezkortasuna zure bizitzan ainguratzen denean?
Zer egin ezkortasuna zure bizitzan ainguratzen denean?
Ulertzen hasi gaitezkeen zerbait. Laino umilen artean agertzen zen eguzki handia.
Ez du ezerk ordezkatuko ezerezaren espazioa.
Laino moreen artean, ia ohartu gabean agertu ziren laino moreen artean.
Ulermenak merezi ote? Nork ulertu beharko luke?
Kirol esatariek ba ote dute Jainkorik?. Hala balitz, zergatik ezkutatzen dira?
Eguzki handi baten itzalpean ezkutatu ohi dira.
Pentsamendu barreiatuen zaparrada. Kontzientzia bere horretan mantenduko da. Ez ditu arbuiatuko, ez ditu epaituko, ez ditu zokoratuko: arretatsu begiratuko ditu. Beste norbaitenak bailiren.
Nor da zure Zimmerman?
Non galdu dituzu zure Hiperion eta Diotima?
Ez ginen damutu, ez. Ez genuen damutzeko unerik izan, ez. Steve Earle eta Athletikaren artean aukeratu behar izan genuen, sarrera prezio mingarriak tarteko, baina Cohen jaunak ez zuen damutzeko zirrikiturik eskaini BEC-eko eszenatokia santutegi partikularra bihurtu ostean. Ahaztu ezin diren gau horietako bat bizi izan genuen. Ordaindutako dirutza amorala iruditu zitzaigun arren, batez ere eserleku merkeenek eskaintzen zuten ikuspegi eskasa kontutan izanda, merezi izan zuen. Denon ahotan zegoen kontzertu amaieran esaldi berbera: merezi izan du!. Azken momentuan trikimailuren bat erabili behar izan genuen Cohen zeremonia-gidaria bere saltsan, eta ahalik eta gertuen, ikusi, entzun, usaindu, dastatu ahal izateko: eszenatokirantz irristatu ginen ezkutuka, ez baigenuen tokatu zitzaigun eserlekurako prismatikorik eraman.
Leonard Cohenek eta bere bandak (teknikoak eta soinu ingeniariak barne) musikaren eta mistikaren kolore ikusezinenak erakutsi zizkiguten atzokoan Barakaldoko kontzertuan, asaldura hipnotiko batera garraiatu gintuztela. Nola edo hala beti asmatzen genuen kanta baten ondoren zetorkeena: Suzanne intimistago bat bigarren parteari ekiteko, I´m your man gospel puristaren iturrietatik edanda, Hallelujah meditazio egoeran murgildu ahal izateko, First we take Manhattan bis amaigabeetan, ezagunenak aipatzearren. Berrogei urtetan erabili izan duen kobazuloetako ahots baritonoak ez zigun damutzeko aukerarik eman, ez. Esker aunitz L. Cohen jauna. Urte askotarako! Sincerely, yours. We are your fans!
Pranayamarekin estutzen nauzu.
Hark bakarrik askatu zaitzake, diozu.
Oso ondo ikasi dut ikasgaia baina badira gauza batzuk ezin direnak esan.
I. lagundu dut gaur etxe bila.
Har bakarrik askatu zaitzake, diozu.
Badira gauza batzuk ezin direnak esan.
Barakaldora dator, salneurri pribilegiatuan, datorren ostegunean...
Gaur 8 urte, Bermioko portuan esnatu nintzen siestatik (sasoi honetan herriko jaiak izan ohi dira) eta beheko tabernara deskafeinatu bat eskatzera nindoala lokuluskan izandako ametsek jarraipenik zuten galdetu nion nire buruari, aspergarritasuna eta harridura lagun nituela.
Gaur bertan kaleratuko dute bere disko berria: Let's Change The World With Music. Aitzakia ezin hobea harri-bitxi hau berriro entzuteko.
Gogoan dut 2005eko udan ezagutu nuela Ramon Saizarbitoria. A8 autobideko gasolindegi batean izan zen. Biok geratu ginen aldi berean gasolina botatzeko xedez eta berehala ezagutu nuen. Ez ninduen begiratu ere egin, ez ninduelako ezagutzen.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
