Ulermenetik at

Ricardo Odriozolaren bitartez izan nuen Van der Graaff Generator-en berri institutuaren garaian. Ez nuen ezer ulertzen. Baina ez zen gauzarik inportanteena...


permalink Erantzun

Egoak pasiatzen direnean...

Jorge Andrade poeta brasildarraren hitzak dakartzat blog honetara.

"Ene urteak kontatu nituen eta konturatu nintzen denbora gutxiago dudala  hemendik aurrera bizitzeko orain arte bizi dudana baino. Dagoeneko ez dut denborarik hala-moduzkoekin ibiltzeko. Ez dut puztutako egoak pasiatzen diren bileretan egon nahi. Honezkero ez dut bilera amaiezinetarako denborarik non ezertarako balio ez duten estatutuak, arauak, prozedurak barne araudiak eztabaidatzen diren, ezer lortuko ez dela jakinik".

Nik oraindik orain ez dut lortu Andradek gauzatutakoa nire bizitzan ainguratzea. Baina bidean nabil.


 

 

permalink Erantzun

Mundakako olatuaren berraragiztatzea

Ni kanpoan nengoela gertatu ei zen. Antza denez, ez da hil. Olatuak ere berraragiztatzen al dira?

permalink 2 erantzun

Sarien kontra, diruaren aurrean otzan

Berriki argitaratu da Estatu espainolean Thomas Bernhard-en hil ondorengo liburua (Mis Premios, Alianza 2009). Ez dut oraindik egile austriarraren aipatu liburua irakurri baina pasarte batzuk irakurtzeko aukera izan dut. Bere esanetan, ez lukeen inoiz saririk jasoko diruagatik ez balitz. Bai, bera ere otzana da. Onartzen du. Diruak egiten du otzan eta gorrotatzen duen jendearen sariketa ekitaldietan parte hartu beharko du. Jende eta erakunde guztien aurkako jarrerak egin zuten famatu Bernhard, bere literaturaren estilo lehorraren sakontasun zehatza eta gordina tarteko. "Ez zen izan Bremengo saria nire bizitza aldatu zuena, sariarekin batera ematen zizkidaten 10000 markoek baino, nire bizitza posible egingo zuketenak", adierazten du bere betiko ironiaz. Dena den, arruntean, diruaren aurrean otzan agertzen zarenean ez duzu zure bizitza eraldatzeko aukera handirik izaten, Bernhard-i gertatu zitzaionaren kontrakoa.

P.S." Ni-az ari dira etengabe eta ez dute atsedenik hartzen. Ni-a dute obsesio bakarra".

permalink Erantzun

Historiaren amaiera errepikakorra denean...

Billy Bragg ikusten domeka gauez Euskaldunan. Billy-k gogoratu duenez aurten bete dira 25 urte IRAk Margaret Thacher-en kontrako atentatua burutu zuela. Bere esanetan, lehergailua jarri zuena London-eko Legebiltzarrean egon da hitz egiten berriki. Ez du paralelismo zuzenik egin baina argiro adierazi du ideiak kartzelatzeari buruzko bere iritzia. Asko gustatu zaizkit Woody Guthrie-ren kantekin egindako bertsioak.

Guthrie-ren kanta batek, 30. hamarkadako Depresio Handian idatzitakoak hain zuzen, ondo adierazten du gaur egun bizitzen ari garena.


permalink Erantzun

Al Martino

Al Martino joan zaigu. Batzuk Coppolaren "El padrino" filmatik gogoratuko duzue. Honez gain, Nino Rotaren musikari jarri zion ahotsa...

Bideo friki xamar bat aurkitu dut hor nonbait...


permalink Erantzun

Itsasoari deika

Hondartzako kafe txiki hartan izango zara esperoan.
Itsasoa urdina zirudien arren, inoiz deitu al genion?
Poesia txarra baldin bada, are eta umilago agertuko da zure burua. Eta zuri bost axola nola agertu.
Lagunen eleberriak irakurtzen ematen dituzu orduak.

Itsasoa urdina zirudien arren, esperoak kolore berdea zuela esango zenukeen.
Umil agertu gura duzu denon aurrean, zure egoak ihesaldi zoroari ekin ez diezaion.
Kafea beharrean, tea eskatu zenion zerbitzariari hondartzako kafe txiki hartan.
Zure lagun guztiak idazleak dira.

Nora garamatza itsasoaren aiduru egoteak? Galdetzen dizute.
Bizirik izateak ere bere desabantailak izan behar ditu, are gehiago umil agertu nahi baduzu.
Zergatik idazten dituzte eleberriak etenik gabe zure lagunek?
kafea beharrean, tea eskatu ahal izateko agian?


permalink Erantzun

Agur 'El País'

Banerabilen buruan aspaldi baina Jose Luis Barberiak azken bultzadatxoa eman dit. Mila esker J.L.B. Ezin da artikulu bakar batean demagogia, gezur eta iruzur gehiago erabili. Zure betiko muga guztiak hautsi dituzu. Bravo! Agur betirako 'El País'.

permalink Erantzun

Atalak

Estekak

    Bilaketa

    Urria 2009
    Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
    <<  <   >  >>
          1 2 3 4
    5 6 7 8 9 10 11
    12 13 14 15 16 17 18
    19 20 21 22 23 24 25
    26 27 28 29 30 31  

    Besterik

    Blog hau sindikatu XML