On Rikardo

Atzo Abiñaburuko jatetxean izan nintzen Urdaibaietz plataformaren aldeko bertso-afarian. Antolamedu akatsak tarteko, oso jende gutxi agertu arren, ondo sentitu nintzen. Paia anaiek eta Mañukortak jaurtitako bertsoen artean, gogoetari ekin nion. Behin eta berriro etorri zitzaidan gogora On Rikardo, 1973 urtean orduko EGB-ko 3. mailan izan nuen maisu busturitarra. On Rikardok naturaren elementuak erabiltzen zituen irakasgaitzat: txorien txioak, landareak eta musika tresnak eguneroko kontua ziren, klase guztiak iniziatikoak ziren guretzat. Francoren garaiko berun grisa jasaten zuen ume batentzat oasi koloretsu bilakatu ziren On Rikardorekin ematen zituen ordu amaigabeak. Geroago ikuskiko nituen maisu-guruen gaineko filmak On Rikardoren figuran inspiratutakoak ziruditen.

Urteek aurrera egin zuten eta berriro aurkitu nuen On Rikardo zaharragoa Abiñako jatetxean kafea hartzen zuela, begirada galdua, beste On Rikardo bat. Bertako lagunek kontatu zidatenez, aspaldi erretiratu zen baina antza jubilazioak ez zion askorik ematen eta zailtasunak zituen kafeak ordaintzeko ere. Nire beste ni hark, ordukoak, ez zuen indarrik aurkitu On Rikardori eskerrak emateko.

permalink Erantzun

Hil ezazu zarena

Autobidean, bueltako bidean, enegarren desengainuari utzi diot lekua. Oshoren esaldi hau ene miseria latzenean barreiatuko da: "Zarena hiltzen utzi beharko duzu, hiltzen ez bada ez baita jaioko berririk". Pesoak aipatzen zuen haize hura modura, leunki dator eta leun aldenduko zaigu, ezberdintasun bakarra apika urrunago alde egingo duela. Miseriarik gorrienean ere birjaiotze prozesu bat ematen da ene baitan, edo definitu ezin daitekeen espazio berri batean, autobusa leunki mugitzen den  barruan. Enegarren desengainuari uzten diot leku.  

permalink Erantzun

Gerlaria gerrari buruz


permalink Erantzun

Heriotza-oharretarako laguna

Heriotza-oharrak idaztea gustatzen zaio eta lagun ugari izaten ditu obituarioak idazterakoan. Arraroa egiten zaigu nonbait, izan ere, hildakoa bizirik zegoela ezin zitekeen esan obituario-zalea eta berriki hildakoaren arteko harremana berebizikoa zenik. Izan daiteke ere, gorpua bero dirauen artean heriotza-ohar zaleak ez dituelako lagunik, ez baititu behar hiltzen diren arte. Hura hiltzen denean hasten baita laguntasuna. Hizkera hanpatua erabili ohi du heriotza-oharretan eta, arruntean, bere bizitzako pasadizuak besterik ez ditu idatziko hildakoaz guztiz ahaztuta nonbait. Kazetaritza berrian egiten ohi zenez, pertsonaia nagusia idazlea bera baita, heriotza-oharraren xedea hildakoaz hitz egitea izan arren. Gustora geratuko da, lagun, min, lagun-min, heriotza, bizitzaren ankerra, patuaren krudelkeria eta horrelakoak idazterakoan. Inoiz esistitu ez den laguntasunari eskainitako loreei, zerraldoaren gainean,  hausnarketa esistentziala erantsi behar baitzaio, halabeharrez. Ez dizu Agur Jauna kantatuko heriotza-oharrean bertan baina gutxi faltako zaio.

permalink Erantzun

Atalak

Estekak

    Bilaketa

    Martxoa 2010
    Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
    <<  <   >  >>
    1 2 3 4 5 6 7
    8 9 10 11 12 13 14
    15 16 17 18 19 20 21
    22 23 24 25 26 27 28
    29 30 31        

    Besterik

    Blog hau sindikatu XML