Harridura legeztatua
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2008/04/10 eta ordu honetan: 19:15:26
- Atalak: Memorien dietarioa,
Bizkaiko Foru Aldundiak berriki inauguratutako liburutegi kubikoa bisitatzeko aukera izan dut gaur. Antza denez, gure Aldundiak ezarritako Segurtasun zerbitzuaren pribatizazio politikak aurrera darrai arrakastatsu.
-Kaixo, zer egin behar dut artxibategira joateko?
-Como no me hables en castellano lo vamos a pasar mal.
-Harrera ofizial batean zaudela uste dut.
-Que no te entiendo. (Aurpegi ximurtua erakutsiz).
-Pues estás en un sitio oficial, por ley estás obligado a usar las dos lenguas oficiales.
-¿Qué ley?
Puntu honetara ailegatuta. Aspergarria izanik, sarriegi bizi dugun eskena honetako inflexio puntua harridura keinua litzateke. Zaindaria harrituta zegoen. Beste planeta batekoa nintzelakoan.
Beharbada pentsagailuan ezabatu ezinik darabildan harridura haurpegi hau dute gogoan, Euskal Herrian izandako emaitzen ondoren egin izan diren hauteskundeen analisietan, zerbait aldatzen ari dela adierazi dutenek.
Erantzunak:
Duralexeko aurpegia alegia.
