Iniziaziozko bidaia
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2010/05/23 eta ordu honetan: 10:13:26
- Atalak: Memorien dietarioa,
Malabar Hill-eko arrats hartan bezalaxe sentitu gura duzu.
Monzoiak ez dizu bakerik emanen. Prostitutak nonahi ageri dira, yoga irakasle bailiren.
Harri zahar baten gisara hauteman dezakezu hezetasuna hezurretan.
Zerbait dakizulakoan. Oro konputa ezina da.
Inizaziozko bidaia hazi ahala, ibai bilakatu zaizu.
