Izendatu ezin daitekeena ez da
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2007/08/07 eta ordu honetan: 00:37:12
- Atalak: Memorien dietarioa,
Gaur arratsaldez Rue Vanneau-n ibili naiz, gora eta behera. Vila-Matasen Doctor Pasavento (Anagrama, 2006) nobelan Pariseko kale hau agertzen da, fikziozko pertsonaiak zein errealak (narratzailea barne) kalean nozitzen den isiltasun entzungarriaz asetzen dira, izendatu ezin daitekeen isiltasunaz mintzo da idazle kataluniarra eleberrian. Andre Gidek hainbat urtetan bizilekutzat izandako kalea dugu Vanneau; beste zenbait kausalitateen artean. Kausalitateotaz gehiago jakin gura duenak nobelan aurkituko ditu; bertako farmazia baten gaineko informazio gehigarriarekin batera. Zenbait enbaxada eta gobernu frantsesaren ministerio lekutzen dira zonaldean eta ingurua poliziaz gainezka dago egun.
Fikziozko pertsonaia zein irreala naizenentz, edo norbaitek amestutako ametsa apika, ziurtatu dezaket izendatzerik ez duen isiltasuna entzun dudala, gaur arrastian, Vanneau kalean.
