Nobedade teorikoa ote da Erramun?
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2010/04/15 eta ordu honetan: 02:26:10
- Atalak: Memorien dietarioa,
Erramun Landak xakean behar zuen atzo Bilboko Hikaateneoan. Asteazkenero egiten zuen. Txantxa asko egiten genituen elkarrekin Duchamps berria ote zenentz? Artea utzi eta xakean murgildutako artista askea. Irekiera Errege-Indioa aztertzen ari zen, bere pertsonalitatea islatzen zuen irekiera horrekin: duina, berritzailea, loturarik gabekoa. Alta, Espainiako "justizia"k ez zion utzi hain gogoko zuena aske egiten: 64 laukitxo zuri-beltzen artean fantasietan galtzea. Nobedade teorikoa ote da Erramun?
