Post-zinea?

David Lynch-ek zuzendutako azken "esperimentua"ren gainean begiak jartzeko aukera izan nuen bart Bilboko Fas Zineklubean. Surrealismoaren muga guztiak hautsi nahi dituen  Inland Empire. Hiru orduko esperimentua ordubetez aguantatu nuen bakarrik. Eta sentitzen dut benetan. Filma arriskutsua bezain ona delako.

Hala ere, eta uste guztien kontra, ez nintzen zinema aretotik aurretiaz atera Lynch-ek proposatzen digun gidoirik gabeko irudien zurrunbiloaren eraginez burukominak kanporatuta. Arrazoia bestelakoa da,  narrazioaren logika guztiak hausten saiatzen den arren,  estraineko Erasehead zuzendu zuenetik erabili izan dituen betiko leloak erabiltzen ditu oka egiteraino honako honetan ere: gaizkiaren presentzia zentzugabea, gezurraren eta egiaren arteko iskanbila etenik gabea, erreprimitutako sexuaren azaleratze bortitza.... Saiakera ona izan arren, Twin Peaks intelektualago bat ikusten ari nintzenaren sentsazioa izan nuen. Bide batez, esan beharra dut, Lynch zale guztien gorrotoa pizteko arriskuz, The Straight Story, anti-lynch road-movie-a, dudala gustuko. Beraz, oraingoz behintzat, post-zineak itxaron beharko du apika.

permalink Erantzun 1

Erantzunak:

Bidaltzailea: pcwunqgg [Bisitaria] · http://eabnzdms.com
[URL=http://omwukwlh.com]khjtkmnt[/URL] gdgatlwt http://cfojbtzw.com fuhlemof pachzcwt fnyzekwt
Permalink-a 2010/04/16 @ 20:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Atalak

Estekak

    Bilaketa

    Maiatza 2013
    Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
    <<  <   >  >>
        1 2 3 4 5
    6 7 8 9 10 11 12
    13 14 15 16 17 18 19
    20 21 22 23 24 25 26
    27 28 29 30 31    

    Besterik

    Blog hau sindikatu XML