Sarien kontra, diruaren aurrean otzan
- Honek idatzi du: jabetzen den hori
- Egun honetan: 2009/10/21 eta ordu honetan: 17:51:48
- Atalak: Memorien dietarioa,
Berriki argitaratu da Estatu espainolean Thomas Bernhard-en hil ondorengo liburua (Mis Premios, Alianza 2009). Ez dut oraindik egile austriarraren aipatu liburua irakurri baina pasarte batzuk irakurtzeko aukera izan dut. Bere esanetan, ez lukeen inoiz saririk jasoko diruagatik ez balitz. Bai, bera ere otzana da. Onartzen du. Diruak egiten du otzan eta gorrotatzen duen jendearen sariketa ekitaldietan parte hartu beharko du. Jende eta erakunde guztien aurkako jarrerak egin zuten famatu Bernhard, bere literaturaren estilo lehorraren sakontasun zehatza eta gordina tarteko. "Ez zen izan Bremengo saria nire bizitza aldatu zuena, sariarekin batera ematen zizkidaten 10000 markoek baino, nire bizitza posible egingo zuketenak", adierazten du bere betiko ironiaz. Dena den, arruntean, diruaren aurrean otzan agertzen zarenean ez duzu zure bizitza eraldatzeko aukera handirik izaten, Bernhard-i gertatu zitzaionaren kontrakoa.
P.S." Ni-az ari dira etengabe eta ez dute atsedenik hartzen. Ni-a dute obsesio bakarra".
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
