Benito 2007/04/26 02:30:42. Atalak: albisteak,
Lynksee-k zerbitzuen esparrua zabaldu du. Oraindik ez daude martxan asko, baina laster ei datoz.
Benito 2007/04/02 01:50:11. Atalak: albisteak,
Genbetaren bidez Lynksee zerbitzua deskubritu dut gaur. Ostatze-zerbitzu askok eskaintzen dutena eskaintzen du leku bakar batean. Esan daiteke orain arte debadeko klona egiteko lekurik aproposena izan daitekeela.
Eduki desberdinak antolatzeko web-tresna ezagunak instalatuta eskaintzen ditu doan norberak bere beharren arabera egokitzeko. Ostatze-zerbitzuen alternatiba modura aurkezten da, eta egia esanda oso eskaintza erakargarria da. Honako tresnak dituzu une honetan kontu batean:
Ohi dugun legez, Karrajuaren klona egin dugu. Hemen daukazue:
Egia esanda, Karrajuan erabili ditugun funtzionalitate gehienak atondu daitezke zerbitzu honetako tresnen bidez. Oso zerbitzu interesgarria duda barik norberaren ataria, edo euskaltegi-eskola batena, edo lan-talde batena.
Konfigurazio aukera batzuk falta zaizkio oraindik, gehien bat tresnen konfigurazioa eta aukerei dagozkienak: hizkuntza (ingelesa, gaztelania eta katalana oraingoz), diseinua, pluginak eta gehigarriak,.. Aukeran on-line agregatzailea gehituko nioke (gregarius adibidez). Ez dugu asko sakondu oriandino dena dela, baliteke ikusi ez dugun aukera gehiago izatea.
Badirudi garapenean jarraitzen dutela, eta zerbitzu eta aukera gehiago integratzeko asmoa daukatela. Berauen artean Drupal-en moduko CMSa eskainiz gero, orduan bai edukiko genuke klon-klona.
Tira ba, zerbitzu interesgarria eta gomendagarria momentuz, eta, gehien bat, oso ideia ona.
Benito 2007/01/10 14:39:09. Atalak: albisteak,
http://karrajua.terapad.com
permalink &bull 2 erantzun
Benito 2006/12/28 17:23:17. Atalak: albisteak,
Karrajuak egiteko aukeren bila orain arte zerbitzu bakar baten karraju osoena egiteko modua ematen diguna aurkitu dut: Netcipia. Zerbitzu berria da eta oraindino igartzen da garapenean dagoela. Wikiblog modura definitu daiteke. Honako aukerak ematen ditu:
permalink &bull
Benito 2006/12/19 02:35:34. Atalak: albisteak,
Ordiziako IKTeroak erreferentzia dira Euskal Herrian web2.0 eta hezkuntza alorretan. Gaurko post-ean irakasle batzuei emandako ikastaroaren aurkezpena jarri dute eskura. Mundu honetan murgiltzeko interesa daukanarentzat sartzeko ate ona:
Badakizue, ikasi eta zabaldu.
Tags: aurkezpena, web2.0, ikteroak, slideshare
Karrajua euro bat ere pagatu barik klonatzeko esperimentua




Karraju guztiak
