RSS 1.0: Mezuak, Erantzunak
RSS 2.0: Mezuak, Erantzunak
Atom: Mezuak, Erantzunak
Justu Egunetik gatoz bueltan. 12 urtetik gora dira antzinako erromeria hau berreskuratu zenetik. Aurten bi eszentokitan egin da. Goizean Arbolantxako Goikoetxe baserrian meza, bertsoak eta hamaiketakoa, eta arrastian Tetuaneko landan bazkaria eta erromeria. Hona hemen Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekueren agurra:
Eta ilustratzeko egunekoen argazki batzuk:
Created with Admarket's flickrSLiDR.
Berton aldizkarian Begoña euskara eta historia eta Betikoak ataletan agertu diren artikulu eta argazkiekin Xtimeline zerbitzuan Begoñako historiaren denbora-lerrotxo bat hasi gara egiten. Hemen berton ikus dezakezue lagintxoa:
Helbide honetan hobeto ikusiko duzue bestela.
Polito geratzen da. Jakina, ez dago osatuta, eta gauza asko falta dira, baina gure ingurua ezagutzen hasteko ondo dago, ezta? Eta Bertoneko lagunek egindako lana merezi duten modura zabaltzeko.
Argazki zaharren partida ederra daukagu, eta blog honetan banan-banan erakutsiko ditugu. Porlanaren azpian istorio eta kontu asko geratu dira.
Hasteko bereziki deigarria egin zaigun hau: jauregi sorgindua edo "El palacio encantado", gaurko Santutxun Cocherito de Bilbao eta Torre Gorostizaga kaleen gurutzean egon zen etxea. Ez dakigu han sorginik ibili ote zen, baina etxea "encantadoa" barik "encantadora" esango genuke gehiago. Txalet dotorea benetan.
Ez daukagu informazio gehiagorik norena zen, noiz egin zen,... Baten batek baleki, estimatuko genuke haren berri ematea.
Santa Eskera aurten telebisiñoa ere etorri da.
Behingoan lortu dugu gure kantuak inmortalizatuta geratzea:
Aurten baserritarrak eman eta lagundu ere bai:
Koplak, gurean asko:
Eta amaitzeko. Nork esan du Santa Ageda kantatzea aspergarria dela?
Aurtengo Santa Eskeko lehenego argazkiak dauzkazue Flickr-en. Hemen daukazue helbidea:
http://www.flickr.com/photos/mahats/tags/santaeskea07/
Baten batek argazki gehiago badauzka, Flickr-era igon ditzake, eta "santaeskea07" etiketa ipintzen badu hemen ikusiko dira:
http://www.flickr.com/photos/tags/santaeskea07/
Bestela, hemen behean sakatu eta ikusiko dituzue:
Blog honen alboko barran (eskuman) ere ikusten dira azkenengo argazkiak.