RSS 1.0: Mezuak, Erantzunak
RSS 2.0: Mezuak, Erantzunak
Atom: Mezuak, Erantzunak
Argazki zaharren partida ederra daukagu, eta blog honetan banan-banan erakutsiko ditugu. Porlanaren azpian istorio eta kontu asko geratu dira.
Hasteko bereziki deigarria egin zaigun hau: jauregi sorgindua edo "El palacio encantado", gaurko Santutxun Cocherito de Bilbao eta Torre Gorostizaga kaleen gurutzean egon zen etxea. Ez dakigu han sorginik ibili ote zen, baina etxea "encantadoa" barik "encantadora" esango genuke gehiago. Txalet dotorea benetan.
Ez daukagu informazio gehiagorik norena zen, noiz egin zen,... Baten batek baleki, estimatuko genuke haren berri ematea.

Ondare hori ezagutzeak iragana etorkizunarekin lotuko duen segida eraikitzera animatzen gaitu, eta auzokideek ere guk legez ezagutuz gero auzoari eta hizkuntzari beste era batean begiratzeko era emango digu.
Teknologia berriek, gainera, zabaltzeko eta ezagutarazteko aukera berriak ematen dizkigute: testuak, irudiak, grabazioak, mapak,... Horiekin ahaleginduko gara daukaguna apurka-apurka zabaltzen.
Argazki batekin hasi gara, mezu honen gainean agertzen dena. Badakizue argazkia non egin zen? Horra galdera, erantzuna laster etorriko da.