Auzuneko ingurumarian daukaguna erakusteko foto-bloga. Blogen bidez erakutsi daitekeenaren adibidea. Zeuk ere zeure argazkiak hemen agertzea nahi baduzu, esaiguzu eta blog honetako kide egingo zaitugu.

Time-lapse

Argazkiekin bideoak egiteko teknika batzuk daude, haietako bat time-lapse deitzen da. Kamara leku batean geldirik jarri eta denbora tarte labur batean behin argazkia egin. Gero argazkiak bideo bateko fotogramak balira bezala montatzen dira.
Lehengo egunean proba bat egin gura izan nuen eta Gangurenera igo nuen kamera, tripodea eta argazki-tenporizadorearekin. Ez dago oso kurratua baina hemen duzue emaitza:

Benito | Noiz? 2009/09/03 : 14:44:52 | Atalak:beste
Erantzun

Mapa

Argazkiak Flickr-era igotzen dituzuenean mapan kokatzen badituzue eta Mahatserria taldera bidaltzen badituzue mapa honetan agertuko dira azken 20ak:

Bestela argazki guztien mapa hemen ikusi ahal duzue.

Benito | Noiz? 2009/09/03 : 14:24:00 | Atalak:beste
Erantzun

Albuma

Flick-eko Mahatserria taldetik:

Txuloa, e?
Gura gu eta gure kamarak!

Benito | Noiz? 2007/05/10 : 18:36:56 | Atalak:beste
Erantzun

Santa Marinako errepidea

Kide berria batu zaigu Flickr-en daukagun Mahatserria taldera, Oker. Eta argazki sorta bitxia eta dotorea bidali digu, mapan ipinita gainera.
Hemen daukazue ale ederra. Santa Marinako bidetik Mahatserria lainopean.
Santa Marinarako errepidea
Aupa Oker, eta bidali gehiago nahi duzunean. Sorta handia daukazula esan digute eta.

Benito | Noiz? 2007/05/02 : 21:30:04 | Atalak:paisajea
2 erantzun

Udaberria

Udaberria heldu da. Zorabiatu ere egiten du.
Udaberria Oruetan
Hemen eginda.

Benito | Noiz? 2007/04/30 : 20:12:56 | Atalak:paisajea
Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>