Auzuneko ingurumarian daukaguna erakusteko foto-bloga. Blogen bidez erakutsi daitekeenaren adibidea. Zeuk ere zeure argazkiak hemen agertzea nahi baduzu, esaiguzu eta blog honetako kide egingo zaitugu.

Elurra ala merengea?

Ekaitzak bazterrak zuritu ditu han eta hemen, gurean gutxi. Baina kamara ondo apuntatuta Alpeetan gaudela pentsa daiteke.
Elurra Begoñatik

Benito | Noiz? 2007/01/29 : 01:27:22 | Atalak:paisajea
Erantzun

Begoña gothic

Lehengo egunean Olentzerok ekarri didan tripodearekin Begoñara joan nintzen probak egiten eta hau irten zitzaidan:
Begoña hdr eta gauez
Amabirjina barik, Drakula irten behar dela dirudi. Inoiz ez nuen pentsatuko Begoñako baseliza hain siniestroa izan zitekeenik.

Benito | Noiz? 2007/01/05 : 02:54:29 | Atalak:paisajea
Erantzun