Auzuneko ingurumarian daukaguna erakusteko foto-bloga. Blogen bidez erakutsi daitekeenaren adibidea. Zeuk ere zeure argazkiak hemen agertzea nahi baduzu, esaiguzu eta blog honetako kide egingo zaitugu.

Lauaxeta

Blog honetan erakusten diren argazki gehienak Flickr-en gordetzen ditugu. Duela gutxi Mahatserria izeneko taldea sortu genuen berton auzoko argazkiak leku batean ipintzeko. Taldea irekia da, eta edonor egin daiteke kide. Baldintza bakarra taldean Mahatserriko argazkiak jartzea da. Horrela bada, lehengo astean kide berria sartu zitzaigun, Vicozano eta argazki batzuk utzi dizkigu dagoeneko. Lauaxeta plazako "Xakeko" etxeetako hau adibidez.

Argazkilari asko erakartzen dituzte etxeok. Batzuentzat zatarrak, besteentzat indartsuak. Argazkia potentea. Ongi etorri Victor.

Benito | Noiz? 2007/02/27 : 14:15:37 | Atalak:etxeak
Erantzun 1

Etxezuri

Lehengo eguneko argazki partidaren artean honekin geratzen naiz:
Etxezuri

Benito | Noiz? 2007/02/07 : 16:08:50 | Atalak:etxeak, jendea, paisajea
Erantzun