Honeik rekonbersiñook latzak ixiten direz ta hamen ibili biher da pelean jentie sobran ta inor kanpora joan ez deitten. Honeik Bertonekoak argi esan zoskuen: akabau da bestiok kontaten dogune kontatie, edo rekonbertidu edo kanpora. Ta karajo! Ehun ta piko lagun holan derrepentien kanpora, ba rekonbertidu ein biko da. Asike hametik aurrera eingo dogu geure kontuek kontau, Eta turnoa eingo dogu hilien bat. Rifau ein dogu ta oingoa tokau jata niri, tuneleko mostruari. Allabamos!
Hemen eskribiduten dogunok danok dekogu gauze bat, zibilizaziñoa ailegau baino lehenagoko habitantiek gara. Ni neu porejenploan lurran azpidxen bixi dan holango bitxoa naz, bitxo guztidxen modura motza. Edo hori pentsaten dot, ze hamen argirik ez dagoelez. Lehenago estutxuago bizi nintzen alkantarila ta halangoetan, baie metroa ein zeurien ta tunelakaz esplaiateko lekue itxi dostie ederra. Loditu be ein neintteke trankilamentien. Baie tripie eitteko jan ein bide, ta oingo zibilizaziñoak kendu doste gauze bat neuretzako sustentua zana: arratoiek. Lekue handidxe, baina zer janik ez dago. Unikoa, sarri pasaten direz trenak barruen okelie ekarten daurienak (segun ordue gehiao-gitxiao, freskoao-gogorrao), baie pinta ona deukie. Agine sartuten probau dot inoz, baie ondo-ondo sarratute dao latie.
Ezetan dozue ferreteri bet ona hamen inguruen abrelatas gogorra dekona? Ezpabere hau espezieau estingidu ein biher da, ta esan dostie hor kanpoan metroan holango sustue emon ezkeroan iguel holan jentie gehidxao lotuten da auzoan berton paseotxue eitten lantzien behin, kanpora eskapau barik.
Honeik Bertonekoak diñostie hametik aurrera gauzek asko kanbiauko direzela. Ta pentsau dot kanbiateko kontuok ez ete direz ixitensarri bueltie emotien modukoak. Ze, aitu:
Santutxuko merkaduen esnie emoten daben makinie ifini daurie. Bale. Baie lehengo moduko esnie emoten ei dau harek. Gauzie kanbiau ta lehengora etorri, kristalezko botilie hartu ta dendara betetuten joan, buelta bat.
Minalmorron hotela ifini dauriela, oin hotela, lehenago fonda. Arteko biherginek be lo egitteko lekue behar ixiten zeurien ba, ta baten batek emongo zotzien hotela. Minie bera tapa ta tapa dabiltzez bittartien, hau de, lehengo modure lotuteko.
Beste kontu bet, Txurdinagan dabiltzez batzuk, artistek, ta zer egin ta zirkoa. Zirkoa? Hori ez zan egon aspaldidxen joanda? Ez ba, ha be bueltan datorku.
Ta euskerien konture juntau direz halango asoziaziño ta grupoak ta saltseroak. Baie holango juntak zenbat ez direz egon orain arte ba? Zikloa sarratuten hasiko garez atzera.
Ta futbola. Gardezabal difuntua, arbitroa, dakaskue oingoan, baie, noz ta mundiala datorrenien. Futbolien zikloa be ez da egundo paraten. Ta gabonan zikloa, Belenak, Olentzeroa... hau bai erroberie.
Mile gauze daoz erroberan sartute azken baten. Negozidxoa ifini ta diruegaz eskapaten dabena, Santutxuko krosa, biajien joan ta etorrian dabizenak... Hameka urteko mutikoan kotxienak lez buelta ta buelta dabizenak. Ehun urteko amamak hameka biderrez pasaten ikusi deittuzenak, pelikule ta kanziño bat mile biderrez, edo mile pelikule ta mile kanziño eingo leukez entrebistakoak, mile biderrez hizkuntza batetik bestera pasatute...
Ta Egunkariakoak be ie bueltaten direzen lehengo ziklora, inok errodaten ifini behar ez zeuen erroberie, ze, erroberien dantzan ifinten dabena, bera be sartuten da erroberan
Aber ze kanbiaten dan Bertonen ba, ze, hamen inportantiena da hau erroberie ez lotutie.
Firmaute:
Erroberto Goitia Beitia
Aroa kanbiaten ei doa, halantxe esaten daurie askok. Ta diñourie horreik poloak urtu egin biher direzela, eta segiden itxasoak ta errekiek ganez egin ta lehengoan erreka ta itxaso bazterrien daozenak tapaute lotuko direzela. Inok ez dau ezebe esaten, baie kalkulaten dabiltzez asko, anbientien barruntauten da.
Batzuk porrejenploan Santutxu partien aspaldidxen pintau zeuriezan raiatxuek, esanaz hori dala ez dakit zein reibindikaziño aiuntamentuantzako ta arregletako ta holan, baie fuente onak ez diñourie hori, ez. Terrenoa markaten dabitzez mareie igon ostian plaie nun parako dan jakitteko.
Honeik Bertonekoak kontau daurie zelan etor dan poeta bat hona gora biziten. Poetak zer gure dau ba, itsasoan olatueri kantatie ez bada? Ta hamen goidxen ez dao itxasorik,ondiñokarren. Musak zozer esan dotzie hareri be.
Santutxun beste batzuk daoz hartu daurienak etzie-edo Gorbeiko punten. Esango dotzue mendidxe-ta gustau eitten jakiela ta holan, ta kalendaridxoa saldu ta dirue eskatu be bai. Baie, ez, honeik ez daurie gure basora perretxikotan joateko, ez. Etzia al danik ta goidxen joan direz ifinten, pentsaten daurie ta hamen be ez gaozela salbo. Terriblie!
Gero diñoskue Boluetako batek ifini dabela barkoa errekan gora ta behera jentie ibiltierren. Boluetan noztik dago ba halango afiziñoa nabegateko ba? Hango errekan piragua bat be ezin lei sartu ta! Ez, ez, hamen beste zozer dabil.
Sospetxateko motiboak asko daoz ba. Gero ta mobimiento handidxeagoa dekogu ingeruen, inori esan barik, ta inor kargutu barik gero ta jende gehidxao dator honantza gorantza. Ointxe jakin dot Olentzeroa bat egoan lekuen on bi daozela. Zelan duplikau jaku ba? Beste pista bat, Txurdinagan teatroa eitteko batu ei direz batzuk, izena ifini dotzie "Han izanik, hona naiz". Han, hona? Handik hona? Hangoak hemen?
Zer da ba? Kanbioklimatikoa, edo zozer txarraoa? Estraterrestreak be gure artien? Honek ez deko traza onik, ez. Berton entrelineasen leidu biher da ongoan. Ie zuek topaten dozuezan pista gehidxago.
Esan dostie ondiño dabiltzezela resistente batzuk aspalditik batute, hareikaz juntaten noa, resistentzidxe ta plaiako txiringitoa montaten hasiko garez ba.
Firmaute:
DonoVan
Lengo egunien joan nintzen aspaldiko lagun perretxikoari bisita egitten Ganguren partera. Honeikaz perretxikoakaz ez dekozu problemarik bape topateko, beti daoz leku berien, daozen bittertien, eta hantxe egon zan. Perretxiko fotografoak ez direz jateko onak ixiten ta horrek libraten dotzie.
Ta kontau zostan zelan lengoan han ingeruen ibili zan beste fotografo bat neskato bateri erretratuek ein guren, arropie kendu ta ifini baie dana erakutsi barik. Entretenidute egon zan bere txapeltxuen kerizpien bestie ikusten, baie esan zostan bera erretratuek eitten klasikoa dala ta gehidxao dala Robert Caparen estilokoa, ta gusture joango zala beheko partera erretratu realista-sozialak eitten bere Leicagaz, perretxikoak beti leku berien ez balegoz.
Ta enumerau ein zostezan pentsaute dekozan erretratuek. Eingo leuskidxo bat sepian Uribarriko txakolinari, holan tipo klasikoan, ezpabere laster galduko da ha etzie. Ta beste bat estilo arkitektoniko-futuristan Otxarkoagako asensorieri, harek jokoa emon behar deurie ba! Ta horreik erretratuek ein dotziezenak bertsolarieri kanpeonatorako, ba hor glamour apur bet falta jakiela, lengo estrellen antzera. Eta Santutxuko artistieri iguel Picassori ein jakozen moduko erretratuek be bai. Ha modelo ona ixin bida ba! Ta kalendaridxoa ein daurien Santutxuko batzuei berak eingo leuskidxiez holan mendi eta atxetakoak ilustrateko, baie entzun zeuen hareik oin eitten dan erara eurek biluzik urtenda ein gure dauriela ta diño berak perretxikoak baino ez deittuzela ataten biluzik.
Ta Uribarritik be gusture pasauko zan instantanea moduko batzuk topaten, holango reportaje soziala edo. Han azkenokaz geuzek pasau direz ta, ehun karrete gastateko beste. Esan nontzen oin konkursoa ein dala erretratuena Aiuntamentuek edo organizaute, baina holangoetan profesionalak eta perretxikoak eskluidute daozela esan zostan, reglamentoa ondo leidute dekola.
Oin dekon ilusiño da domekan handik kuadrila handidxe pasau biher dala ta aspaldidxen dabilela erretratuek eitteko desietan, ta hainbesten artien modeloak eukingo deittuela elegiduteko beste. Gainera txapelan azpidxen deko kuartoskuroa rebelateko. Baie arduratute be badago, bilddurrez dabil erretratuek nun ifini, ze entzun dau oin erretratuek erakustie delitoa ixin littikela ta aber perretxiko txapelgorrin bat ez ete dan etorriko halango mimoagaz ein dauriezan fotoak erretiraten ta bera zestora botaten. Ganera perretxikoentzat be sasoi txarra ei dator.
Konbersazino polittek izaten direz perretxiko lagunenak ziertamentien, baie belu ein jatan ta beherantza martxau biher ixin nendun. Mesede modure eskatu zosten aber Bertonekoeri emongo nontzen beran curriculuma. Enkantao!
Firmaute: Cantarellus Diafragmaticus
Raiatxu beilegi baten ganien dabil kotxe teledirijidoa, ta diñotsa kotxiek raieri: badakizu zelan eitten dan sandian zumoa? Ta raiatxuek kontestau: ez dot inoz eitteko nezesidaderik edukin.
Ta jakie ta txapela arrimau jakiez orduen, gorridxek bidxek, ta hareik: lainoak pintaten ei daki baten batek hamen ingeruen. Ta kotxiek: horreik gauzek liburuetan ikisten direz, horreik ta ugela burdinegaz zelan eitten dan be bai. Raia beilegidxek segidu: umiek eskolan be ikisten deittuez horreik danak orduen, han leidu eitten da ta berba ein be bai.
Ta txapelak: itxasoak umiek eukin leikezela be entzunde nago, alabie edo dekola.
Bai, ha ez da lehengoan Uribarrin ibili zena? Jakiek. Kotxiek: ni hara bieldu nenduen lehengoan radiokontrolagaz, baie ez nendun ikusi. Iguel ezetu bez.
Jakiek atzera: ba han andrie ikusi nendun, teatroa eitten dabena, han ingeruen. Raiak: Ba niri ganetik pasau jatan txaranga bat orduen, haregaz juntaten joango ziren seguruen. Edo abadiegaz trague eitten. Kotxiek.
Japonera ez ziren joango ba? Baten bat han ibili dala entzun dot, baie ez dakitt nor. Zozer entzun dozue zuek? Txapelak.
Ez dozu Berton leidu ba? Raiatxuek. Horreik gauze guztidxek han leidu doguz, ezpabere nundik atarako genduko zer esana geure moduko inanimao batzuek? Behin gure konture zozer esan gainera eta...
Jakiek diño orduen: Bai ba, baie gu hamen berba eittearren gabiltzez, aber geuzek biher dan modure esaten ikisten badogu. Ezta?
Firmaute: Praktikante inanimauak
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
Blog hau sindikatu