Artxiboak: 1998

1998/12/01

Permalink | 18:04:00 | Atalak: Bertonekoak | 210 hitz  
Amen dator atzenengo berton, belu baie badator. Gabonak pasau dire ta portadan Olentzero. Geuri asko ekarri ez, baie askok badaukie pozik egoteko motiboa. Preguntau Santutxun loteridxe jausi jakieneri.
Loteridxe tokau bai, baie, Olentzero barik, erregiek ekarritte. Aurtengo errege egune kristona ixen da ta, Santutxun behintzet. Batzueri loteridxe jausi, ta beste batzuk eleizan sartu zirien aspaldiko partetik, baie ez errezetan, ez, zinera joan eta eleizan sartu ziren eta. Hau de markie!
Ta bertonekoak beti lez atzeratute, eta ondinokarren Olentzero gora ta Olentzero behera. Egidxe esanta amen dekogun Olentzerogaz ez da gitxiaorako, ze, Josemarik ez dakitt zenbet urte daroazen burdidxen ganean paseaten, ta bazan sasoie hareri entrebistatxu bet egitteko.
Neuri, barrez, ekarri, ez Olentzerok, ez Erregiek, ezta iketza be. Ta ez deustie ekarri eskatu bere egin ez dotelako. Ze, badaoz batzuk ekartie bai mereziduten daurienak, eta horreik ez ekarri, ez etorri, ta han dagoz. Eskerrak beste asko dabiltzazela joan ta etorri, ta eroan ta ekarri, ta eskatu ta eskatu, ze, emon.... Tire ba!
Ta nik akabetako ta oingo sasoien egiten dan legez, esango dotzuet urte barridxe izan daitela benetan barridxe ta aurtongo gauze barridxek izan daittezela onak, gehien baten ezin etorritte daozen horreintzako, ta loteridxe jausi jatzuenok osasunez gastau daixuela, ta bestiok, horixe euki daixuela, osasune, besterik ez bada bere.

Sinaturik:
Mahatsolentzero

1998/11/01

Permalink | 18:03:00 | Atalak: Bertonekoak | 201 hitz  
Beno, orain nik idatziko dut, zeren eta euskaltegian hamaika urte igaro baititut eta azkenean lortu baitut Euskaltzaindiaren arau guzti-guztiak, bait-ena batik bat ikastea. Gainera, nahiz eta ni euskaldunberria izan, euskaraz idaztea asko gustatzen zait, baina nahiago dut mintza-praktika.
Nik Berton hasieratik irakurtzen dut, eta artikulu batzuk zailak izanagatik, zeren euskal-dunzaharrei ulertzea oso zaila baita, nik gainontzeko guztia irakurtzen dut, eta horrela enteratzen naiz auzoan zer gertatzen den.
Adibidez, ale honetan Joserra Garai irteten da. Nik entzunda nuen haren izena, eta banekien Euskal Herriko pilota federazioko lehendakaria zela, baina ez nekien Santutxun ibiltzen zenik.
Jakin dut, era berean, Begoñako batzuk joan direla Himalayara, eta han kriston mendia ia-ia igo dutela. Ze pena puntaraino ez igotzea!
Horrez gain Santutxuko Mendi Taldeak 25 urte egin ditu, izan ere, orain dela hogeita bost urte hasi ziren mendira joaten. Gainera, gau-eskolako batzuek egin zuten. Euskara behintzat ikasiko zuten, zeren eta neuri ere urte asko kostatu baitzait ikastea. Baina ikasi dut, e!
Bukatzeko aipatu beharra dago datorren hilean, abenduak 26, Bai Euskarari izago dela. Eta neuk ere baietz esaten diot euskarari, zeren eta euskararik ez balego, ni ez bainindoake euskaltegira eta ez bainukeen artikulu hau idatziko.
Irakasleak irakurtzen duenean flipatu egingo du zer ondo idazten dudan.
Sinaturik:
Mantsur

1998/10/07

Permalink | 18:01:00 | Atalak: Bertonekoak | 219 hitz  
Hotzitute nao, udie akabau de ta negue dator atoan. Ganera, kriston txaparradak bota dittu egunokaz. Ta pentsau dot: honeik, bertonekoak, nun dabiltzez ba? Itto, edo konjelau ein direz, ala? Ze, uden esan eurien orain setienbrien bueltan etorko zirela, baie, niri etzera ez jata ezebere ailegau, ta suskriziñoa pagau einyot, gero! Ta esan eurien hilien behin atarako euriela ta etzera bota, ta hile bi pasau ta ezeberez.
Ta geittu ein dotsiet aberzeostidxepasetandan ta esan dostie han ez dagozala, lokal barridxe deukiela ta han dabiltzezela dana atonduten eta preparaten, ta horregaittik dabiltzezela berandu.
Ñoooooo! Ederra kontue, gero! Hilien mile pezeta pagau ta emoten dotzue rebistie kolorien ta gauzek kontetan ta ganera ondiñokarren deukie dirue etzie erosteko? Amen zeozer dao arraroa.
Ez ba! Resultake etzie Santutxuko Famili Elkartekoak itxi dotziela bertan redakziñoa ipintteko ze holango gauzek infrastruturie eukin bier daurie ona, ta olan rebistie ogeto ta politao atarako daurie.
Ta orduen pentsau dot. "Joder, ta ondiñokarren dao jentie rebistie existiten danik bere ez dakidxena? Ta euskaldunek direz, ta leiduten bere badakidxe ta ez daurie leiduten. Hau de hau ixetekoa!
Hori neuk esango baneu sikiera! Ze, niri ez badostie eskribiduten berba eitten doten modure kostau eitten jata, baie berton hartu eta, joñooo... entendidu eitten dot, ta enterau eitten naz. Asike, aber enterauok bere enteraten bazarie.
Hala!
Firmaute:
Matzurrion

1998/07/01

Permalink | 18:00:00 | Atalak: Bertonekoak | 257 hitz  
Udie etor da, eta bakazinoak be bai. Sasoie ixen da, bai. Baie, baten batek bakazionook kakaztu gure ixen doskuz. Ze, zer ein eta Egin ixi ein doskue. Hau de hau ixetekoa, gero! Oin iguel geuri bere esangoskue aber Bertonen ze esaten dozue ze baten bateri gustetan ez bajako, adios! Ixi eta denak barrure! Ba, nik esangot guredotena, ze orixe esaten ixen dot oin arte eta oin etxat etorko Garzon bat esaten zer esan bier doten, karajo! Eta ganera, guk dirue nori emoten dotsegun-eta problemarik ez dekou, ze dirurik ez dekou eta ezin dotsegu inori emon, asike hortik ez doskue atrapauko. Ta esaten douneagaittik pe eztao problemarik, ze Begoñeko euskerie ez dakidxen lez ez daurie jakingo ze esan doun. Ta jakinezkero be, ze? Total, barrure sartu gure bagaittuez, bardin sartuko gaittuez, ze antza, hamen inor barrure sartuteko asko ez da bier, ta peridikuek eta radidxoak ixiteko ondiñokarren gitxiao. Asike, ze ingou ba?
Ba, horixe kontue, agostuen gaoz ja, eta bertonekook pe bakaziñotan goaz urrire arte, ondo merezidute dekouz te. Zuek ez dakixue zelango bierra dan hau atatie! Da bakazioetan gaozen lez eingou parrandie batzuek ta deskantsau bestiek.
Parrandie gure dabenantzako hor dekou Justugune, han Tetuanen, egune pasetako modu elegantie. Ze amen Matzerridxen basoa eta mendidxe paraje dekouz eta festak ez douz beti eingo etxeartien, ez? Ta ganera, han batuten garez ingeruko euskaldunok asko. Ta pasau be ondo pasetan da. Beraz, ordureko horra kanpora eskapeu ez badozue, akordau agostuen 8en Tetuaneko landetan ondo pasetako modue dekozuela.
Hala, ni banoa ta ondo pasau.

Azken Mahatsorrianoa
(barruen eztagoana)

1998/06/28

Permalink | 17:58:00 | Atalak: Bertonekoak | 249 hitz  
"Ta futbola, ta futbola, ta futbola...", "Kantsata gaoz daborduko futbolagaz...", "Mundiala akabata be ez dozue pakerik emoten futbol demoniñoagaz"..
Ez, ez dou pakerik emongo, ze, behingoan futbolista ona eukin eta aitatu be ez dou eingo, ala?. Santutxukoa da ta, karajo! Ta atara in bide! ta mutileri animau, ta aber futboleruok noz eitten dotzazuen peña bat, merezidu itten dau te, ze ganera fin-fine da mutile. Ganera, Athleticen eun urteak direzela-eta, akordaten zarie Garaigaz? Ba haxe be Santutxukoa zan, bueno, Begoñekoa esaten zeuen berak. Ta oingoan Santutxun (edo Begoñen, ze karajo!) beste figura bat dekou, aurrera ba!
Ganera, kejau baino ez dakizue eiten, ze Bertonen oingoan geuze geidxau be badaoz. Santutxuko jaietako programie, guztidxe dekozue. Txurdinagakoak pasata eta Otxarkoagan aurten ein barik (baie hurrungoan bai, e!) ontxe datoz Karmenak. Parrandistak pozik egoteko moduen, hameka egun festan, San Ferminak baino luziegoak eta etxe ondoan ganera. Zer geidxao gure'zue ba?
Ta entrebistie dator Manolo Leginagaz, haregaz zenbet parranda ein ete direz amen ingeruen? Orduko festak ziren ixetekoak! Tablautxue ein, ta akordeoie ta panderoagaz jantzan ta kantan ta parrandan kantsau arte. Oingo festen aldien gitxi zen ha dana, baie, ondo pasauuu...
Ta kontu geidxao ondiñokarren. Txurdiñagako koralekoak, ta teatroa eiten daurien Santutxuko batzuk, ta mendira joaten direzan Boluetako beste batzuk, ta barridxek, ta bertsoak, ta kruzigramak ta.... Danerik dao amen ba!
Ba, aber Santutxuko festetan pasetan bazarie Euska Txokoan txosnati ta laguneri esan han daoala Berton, ta leiduteko sikieran, ta suskritoreak itten badirez, ogeto! Hala, ondo pasau!
Matxurrin

1998/05/01

Eske da supermajoa!

Permalink | 11:13:20 | Atalak: Bertonekoak | 261 hitz  

Berton esan didate dela oso zaila ulertzeko, jo! Eske euskera horrekin... nik paso! Ze... hemen denak egiten dugu beste modu batera, eta guk egiten dugu euskera ere. Beraz, laugarren Berton-en zer dagoen nik kontatzen dizuet, hemen gehienek egiten dugun bezala.
Ba, hasteko kontatzen dizuegu Zurbaranbarriko jaietan zer gertatu den, ze jaiak hasten dira eta hemendik dauden lehenak dira, eta gainera, oso ondo pasatu dugu aurreko urteetan eta aurten ere bai, ziur! Eta gero datoz Santutxukoak..... ze Otxarkoagan aurten ez dago jairik. Ze pena!
Eta gero, Abuztuan, zoro batzuk egiten dute jai bat Artxandan, San Justo edo Justugune edo holako zeozer, baina ez dago kontzerturik, eta bakarrik dago txosna bat (esan didate txosna s-z idazten dela). Baina oso pozik etortzen dira handik urtero. Ez dakit zer egiten duten han.
Eta gero, erreportaia bat dago gazteak eta lanari buruz, ze, gazteak oso txarto gaude lana aurkitzeko eta beti egiten ditugu lan batzuk inork nahi ez dituenak, eta gainera txarto ordaintzen digute, eta oso puteatuta eta izorratuta egoten gara. Da putada bat, benetan! Begira, adibidez, niri hau idazteko ez didate ezer ordaindu Berton-ekoak. Eta gainera pozik nago, ze kontatu ahal dut nahi dudana eta gainera hobeto ulertzen zait nire aurretik idatzi duten matsorrianoei baino. Eta gainera nik kontatuko ditut gauza batzuk gazteei gertatzen zaizkigunak eta ez aldeanoen gauzak.
Eta nik esan diet egiteko elkarrizketa Joxiri, ze gazteei musika gustatzen zaigu eta gainera, institutoan egon nintzenean Joxik beti aprobatzen zidan. Eske da supermajoa eta enrroilatzen da superondo!
Beno, gauza gehiago kontatu behar nituen, baina lekua bukatzen zait eta esan didate bukatzeko, asike bukatzen dut.

Matsorriane

1998/04/28

Aupa Mahatsorriok

Permalink | 20:23:00 | Atalak: Bertonekoak | 252 hitz  
Tire ba! Hirugarrenari be eutsi dotsegu baie, atara orduko, lelengo kejak atzeti. Parkatu baie... nirie etxata ailegau... aizu, eske... niri oraindik ez zait etxera heldu eta... dedio! eta danok ordainddu dozue ondo eta hori dana eta helbidie ondo imini te... baietz ba! mekasuenlaletxeeeee! ba bai, gurie da errue, tire, gurie gurie b'ez. Ixen, korreosena da. Edo biharginena, baie ezkara oin greba eskubidien kontra hasiko ezta? Ba hori, kontue da hiru egun emon audezela greban eta betiko moduen tontoena atrapau aun erdidxen, enfin, hona ta hara gure inbestigazinoak iten ibili gara eta erruen zati handidxena aurek daukie, edo bueno, kontue da holan lotu dala gauzie, baie lasai, gehidxenori, hau leidu orduko ailegauko jatzue eta.
Eta keja gitxiau batzuri beste bat emon'tzuegu eta! Ostantzien, oindik tireka gabiz erritmoa ezin
hartute, harpidetzak gehidxau dauz baie oindik geeeehidxau gure duz, halandaze, tire kuadrilieri, gurasoari, aitite eta amamari eta etxe ondoko erdeldune engainetan b'ozue, ba hori irepaziko guk, euskeriek, Euskel Herridxek, munduek, kulturiek, kazetagintziek, eztakixue ondo zelango behar handidxe in zeinkien tabarrie apur bet horti zabaldute, somnifero lez be balidxo ei deu, kontzientzidxe garbi garbi dozuela ohiratuko zarie eta ia zelan eztozuen lorik hartzen holan!
Ba hori, aste santu bueltati, jai guztidxek ganien idxe -Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Santutxu...-
hartuixue tartetxue aliok leiduteko eta badakixue -ia behingoan klaru itxiten dun- zuen kolaborazinoak eztirela ondo hartuten hamen, ezta hori kontue, behar beharrezkoak direla!! Altuau esan lei, klaruau, ezin. Halandaze, astinddu hori alperkeriori, eta zuon ingeruko dudie, kejie, umien kanpeonatoa edo dana dalakoak, hamen dauko lekue.

Signed by:
Beste matzorriano bat

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

1998
<<     >>
Urt Ots Mar Api
Mai Eka Uzt Abu
Ira Urr Aza Abe

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution