Tire ba! Hirugarrenari be eutsi dotsegu baie, atara orduko, lelengo kejak atzeti. Parkatu baie... nirie etxata ailegau... aizu, eske... niri oraindik ez zait etxera heldu eta... dedio! eta danok ordainddu dozue ondo eta hori dana eta helbidie ondo imini te... baietz ba! mekasuenlaletxeeeee! ba bai, gurie da errue, tire, gurie gurie b'ez. Ixen, korreosena da. Edo biharginena, baie ezkara oin greba eskubidien kontra hasiko ezta? Ba hori, kontue da hiru egun emon audezela greban eta betiko moduen tontoena atrapau aun erdidxen, enfin, hona ta hara gure inbestigazinoak iten ibili gara eta erruen zati handidxena aurek daukie, edo bueno, kontue da holan lotu dala gauzie, baie lasai, gehidxenori, hau leidu orduko ailegauko jatzue eta.
Eta keja gitxiau batzuri beste bat emon'tzuegu eta! Ostantzien, oindik tireka gabiz erritmoa ezin
hartute, harpidetzak gehidxau dauz baie oindik geeeehidxau gure duz, halandaze, tire kuadrilieri, gurasoari, aitite eta amamari eta etxe ondoko erdeldune engainetan b'ozue, ba hori irepaziko guk, euskeriek, Euskel Herridxek, munduek, kulturiek, kazetagintziek, eztakixue ondo zelango behar handidxe in zeinkien tabarrie apur bet horti zabaldute, somnifero lez be balidxo ei deu, kontzientzidxe garbi garbi dozuela ohiratuko zarie eta ia zelan eztozuen lorik hartzen holan!
Ba hori, aste santu bueltati, jai guztidxek ganien idxe -Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Santutxu...-
hartuixue tartetxue aliok leiduteko eta badakixue -ia behingoan klaru itxiten dun- zuen kolaborazinoak eztirela ondo hartuten hamen, ezta hori kontue, behar beharrezkoak direla!! Altuau esan lei, klaruau, ezin. Halandaze, astinddu hori alperkeriori, eta zuon ingeruko dudie, kejie, umien kanpeonatoa edo dana dalakoak, hamen dauko lekue.
Signed by:
Beste matzorriano bat