Udie etorri da ta Matzerridxe Niuior egin jaku derrepentien. Inok pentsau barik hamen dekogu Otxarkoagako bat pelikulak eitten. Ta exteriorak rodaten Chuecara joan jaku. Takilak errementateko moduko superproduziñoa ganera. Woody Allen, Scorsese ta Coppola Union Begoñesan edo Zurbaranen txalea topaten ei dabiltz. Ta pelikulak egiteko motiboak ez jakiez faltako ez. Botateko zinerik ez barriz, lastima!
Aittu kontua zelango dan, ze Kubako notizidxek emoteko be berton ifini doskue telebisiñoa, Primen. Honeik kubanoak bai listoak! Ikusiko dozue, ensegidan datoz CNN, CBS, ABC ta kuadrila guztidxe estudidxoak ifinten.
Karmeloko obrak diñourie garajeak eitteko direzela, baie iturri onak esan doskue bene-benetan enpresa berinportant bat dabilela hor torregemeloen kopidxe eitten, baie gorantza egin beharrekoan beherantza egingo dauriez, holan peligro gitxidxao egongo da.
Bertonekoak kontaten daurie Artxandako funikularra nun eta zelan egin gure ixin zeurien lehenengoan. Opiniño publikoa kontzientziaten hasteko estrategidxe da barriz. Ze, kontaktuek esan dotzie funikularra kendu ta hametik aurrera Artxandara igoteko zubidxe eukingo dogule. Konkretamentean Etxebarria Park-en ondoan eingo daurien raskazieloseko azkenengo pisutik artez.Handik hona gauzek ekarteko estrategidxe sekretua dago. Ta iguel bertokook be ez gara fenomenoagaz kargutu, baie apur bet fijau ezkeroan pistek ikusten hasiko gara. Santutxuko jaidxetan aurten inoz baino jende gehidxago ibili dala porrejenploan. Nundik etorri da hori jende hori? Ba, Wall Street-etik bialdu doskuez kamuflata merkatuan prospeziñoa eitteko batzuk, ta beste batzuk loaf-a topaten etorri direzen artista enterauak direz. Ze, zegaittik pentsaten dozue hamen etziek hain karuek direzela? Beste batzuk enpresaridxoak direz, txosnan bateri ofertie egin ei dotzie frankizidxe eitteko: Txosna King edo Txosning edo halango zeozer. Basnes, basnes esan ei dotzie.
Bertonen portadan datorren Juanitak be ikusi ei dau amerikanon bat han Arbolantxan ingeruen mansiñoa eitteko lekue topaten.
Unikoa, hau dana pasaten danien zein ixingo da Manhattan eta zein Bronx?
Firmaute: Mats Orry, Grape Countrytik zuzenien.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||
Blog hau sindikatu