Artxiboak: Uztaila 2009

2009/07/22

Sargoridxe

Permalink | 01:13:48 | Atalak: Bertonekoak | 197 hitz  

Sargori demoniñoa sartu jaku ta Bertonekoak apur bat freskatu guren jatozkuz portadan itsasoko haizetxuan ondoan biher eitten daben neskatoa ipinitte, baie gatxa daukie oingoan freskurie ekartie.

Eskailera mekanikoak ifini deittuez bazterrotan leku guztidxetan ta han kalien gora zoazela eguzkidxe ganien dekozu joten. Otxarkoagan be gerizpea emoten zeuen etzie egon zan lekuen oin ez dago arbolarik be, ta egongo bez antza, arrasti erdidxen auzoetzien freskotuteko modurek be ez dago. Akaso Santutxure etor dan neska aktrize Rusiakoak ekarko dosku haizetxu apur bet, baina pentsaten dot udabete erdi honetarako kontu beroak ekarri doskuzela honeik gehidxen baten.

Beroa krematoridxoen asuntue, bienke! Beroa Santutxuko festatan, ialokreo! Bero-bero darabile burue denda ta komertzioetan krisidxe gora ta krisidxe behera. Bero dabiz Zabalbide partien azerak, egun santu guztidxe eguzkitten ta krema apur bet inok bota ez. Beroa dator Marijaia aurten be, ta bero dabiz kontu guztidxek ingeruen jeneralien.

Haizetxue badabil barriz, topau gure ixin ezkeroan ez dabil urrun. Uda ostetik hasiko jakuz hemen Bertonen eskoletako neska-mutikoak eskribiduten ta kontuek kontaten. Zeozer freskoagoa bai, segurua eta ziertoa. Bittartien bota doskuen preguntie Bertonekoak: Zeingozuuden?

Klaro dago: beroa pasau.

Uda ostien apur bat beratute etorriko al gara ba! Lapikon bat topako dogu ba.



Firmaute: Sargoritmo Neperianoa

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution