Honeik Bertonekoak diñostie hametik aurrera gauzek asko kanbiauko direzela. Ta pentsau dot kanbiateko kontuok ez ete direz ixitensarri bueltie emotien modukoak. Ze, aitu:
Santutxuko merkaduen esnie emoten daben makinie ifini daurie. Bale. Baie lehengo moduko esnie emoten ei dau harek. Gauzie kanbiau ta lehengora etorri, kristalezko botilie hartu ta dendara betetuten joan, buelta bat.
Minalmorron hotela ifini dauriela, oin hotela, lehenago fonda. Arteko biherginek be lo egitteko lekue behar ixiten zeurien ba, ta baten batek emongo zotzien hotela. Minie bera tapa ta tapa dabiltzez bittartien, hau de, lehengo modure lotuteko.
Beste kontu bet, Txurdinagan dabiltzez batzuk, artistek, ta zer egin ta zirkoa. Zirkoa? Hori ez zan egon aspaldidxen joanda? Ez ba, ha be bueltan datorku.
Ta euskerien konture juntau direz halango asoziaziño ta grupoak ta saltseroak. Baie holango juntak zenbat ez direz egon orain arte ba? Zikloa sarratuten hasiko garez atzera.
Ta futbola. Gardezabal difuntua, arbitroa, dakaskue oingoan, baie, noz ta mundiala datorrenien. Futbolien zikloa be ez da egundo paraten. Ta gabonan zikloa, Belenak, Olentzeroa... hau bai erroberie.
Mile gauze daoz erroberan sartute azken baten. Negozidxoa ifini ta diruegaz eskapaten dabena, Santutxuko krosa, biajien joan ta etorrian dabizenak... Hameka urteko mutikoan kotxienak lez buelta ta buelta dabizenak. Ehun urteko amamak hameka biderrez pasaten ikusi deittuzenak, pelikule ta kanziño bat mile biderrez, edo mile pelikule ta mile kanziño eingo leukez entrebistakoak, mile biderrez hizkuntza batetik bestera pasatute...
Ta Egunkariakoak be ie bueltaten direzen lehengo ziklora, inok errodaten ifini behar ez zeuen erroberie, ze, erroberien dantzan ifinten dabena, bera be sartuten da erroberan
Aber ze kanbiaten dan Bertonen ba, ze, hamen inportantiena da hau erroberie ez lotutie.
Firmaute:
Erroberto Goitia Beitia
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
Blog hau sindikatu