Azerie ta kaminoa aspaldidxen dibortziau zirian, bata gora ta bestie behera, ta saltoa ifini zan euren artien atzera be juntau ez daittezen. Txirrinkie behetik, hankea goitik, ta hankiek kaminoan ganien pasau behar bazeuen, salto ta estropezu egin biher zeuen. Ikisi eurien hankadunek akabuen, ta estropezau barik joaten zirien batetik bestera, karraderan baina, txirrinkan batek hankak hausiko ez bazotziezan, galipoan ganien halan ibili behar da ta. Ta hankok seguru sentiduteko azeran sartu zirien baldosak, euren territoridxoa ta patria zein zan jakingo zeurien holan. Ta baldosa Bilbao ziren ganera, azerok Bilbon territoridxo printzipala direzela markateko edo.
Ta galipoa ta baldosien territoridxoen mugan argidxek ifinten hasi zirien gero, gorridxek, beilegidxek ta berdiek, territoridxoa ez eze, bakotxak beran momentua be badekola jakin daitten. Gero ta argi gehidxao, edonunik edonora joateko, zubidxek lez, ta hankak kantsaten hasi zirien, ibili, lotu, ibili, lotu... ta hankadunek paraten zirien gero ta gehidxao bata bestien aurrien, hantxe, zu han, ni hamen, argidxek esan arte, begidxek aurrez aurrien, gero ta denbora gehidxao holan, ta hasi zirien fijaten ta aittuten zelangoak direzen beste hankadunak, ta nondik nora dabizen pentsaten, ta egun batetik bestera akordaten aurreko egunekoa bardina zala. Ta azerien territoridxoa joan zan bajaten galipoan nibelera, bat egin arte, urtietan estropezua ebitaten ikisten ibili ostien, estropezurik ez egiteko.
Orduntxe ailegau nintzen ni, territoridxo bidxek batuten direzen lekue, bakotxak beran momentueri begire dagozela, gorridxe ixin biher zala pentsau zeuen baten batek, ta baldosie diferentie, baldosine, gorridxe. Ta nire ganien paraten direz hankadunek arkaleri aituten, edo begidxek arkalenganik kentzen, galipoan denbora gorridxen ta begidxek zarratuteko denbora berdie ailegaten dan bitartien.
Total, ez dozuelez inoz beherantza aittuten, ez zarie fijau semaforoetan baldosin gorrdixek ifini direzela ta ez dostazue "ongi etorri" esan. Etxeko felpudoagaz txarto akostunbraute edo.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | ||
Blog hau sindikatu