Artxiboak: Ekaina 2010

2010/06/27

Kardoan arantzak

Permalink | 17:43:12 | Atalak: Bertonekoak | 201 hitz  

Desterraute gagozala diñoie, hamen ingeruen gulangorik ez dagoala sinistute bizi direz asko. Ta kale artetik apurtxu bet urten baino ez dozu urten bihar gugaz topateko. Kardoak arantzak baino ez dekozela pentsaute bizi direz hamen ingeruen ganera, ta hori pentsaten dabenak ez daki kardoak uregaz ta primaberiegaz fresko ta berde paraten dala, arantzak ez deittu kenduko, baie hareri aittuten itxiko dotzu, ta ederra be ikusiko dozu, arantza ta guzti. Kardoa ez dago desterraute, ta kardua lez bizi zarie hamen azken baten.

Arantzak bistan denbora guztidxen, inor arrimau ez daitten, ta arrimaten danari hareixek lehenengo erakutsi. Baina, karduak lez, udabarridxen, ure ta eguzkidxe batuten direzenien arantzak bigunduten jakoz askori, kendu ez, baina bigundu bai, ta freskoago ikusten direz, freskoago ibili be bai, ta udie sartu danien freskure hori ondiño ez daurie galdu, ta beroagaz freskotasune hasten da berotasune egitten.

Arantzak hor dagoz, bistan beti, baie inori arrimateko sasoidxe hau ez bada, ez dago sasoirik. Udie pasako dogu ba, arrimateko probie egingo dogu sikieran, eguzkidxe, festak, beroa, arantzak bigundute... Ta ondiño segitan baodogu arantzak inkaten, ba, geugaz, kardoakaz parraplada batzuk bota leittikez sikieran.

Badekogu kontateko asko, arantzak ikusitte gugana arrimau barik aurretik pasaten direzen horreik guztidxen barri, berbarako.

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Ekaina 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution