Artxiboak: Uztaila 2010, 23

2010/07/23

Horma zuridxe

Permalink | 00:12:31 | Atalak: Bertonekoak | 178 hitz  

Grisak ei zirien lehenago Bilbo guztiko hormak, ta baten bateri gustau ez ta modernoak izan behar gariela ta hormak pintaten hasi zirien. Ta grisa ta baltzan artean egoana klase guztietako koloriek hartuten joan zan, kolorie ta materidxela: metalizaua, plastifikaua, begetala... horma exotikoak modernidadean seinale edo. Keien testurako gris-baltza fuera!

Ta gris-baltza keian testurakoagaz ia akabau daurie, pinturie, burdine ta plastikoa bota ta botata, baie badago beste kolore bat be gustaten ez dana: zuridxe. Kare-kolorie antxinekoa edo da, ez da modernoa, gitxiago bedar-arbolan berdeagaz konbinaute, antza. Ta oingoan ez da hormie bakarrik, ez, zuri kolorie dekon guztidxe bota edo egin behar da. Haren lekuen gris metalizau edo ladrilo anaranjau da norma barridxe.

Puntu zuridxek ikusten direz antxinako fotoetan, solo ta zelaietako berdean erdidxen galdute, txapeltxu gorritxu bategaz sarri. Ondiñokarren dekogu puntu zurin bat, gris, anaranjau, krema, pastel koloreko kuboen erdidxen, ta ha be asko da antza, kolorien kontrastien kontraste lar edo puntu zuri txikidxe. Horreik koloriek ekarri deittuzen alegrantzidxe akabau ta dana atzera keian testurako gris-baltzara etorriko ete dan jakin barik be.



Firmaute: Etxe zuriko pintura zuridxe

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Uztaila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution