Artxiboak: Uztaila 2011

2011/07/20

Hametik goittik

Permalink | 18:16:07 | Atalak: Bertonekoak | 165 hitz  

Santoralagaz abadiek be ez direz akordauko sarri, baie udie hasitte han gabiz gu lehengo moduko kalendaridxoak topaten, santue zein dan, plaza baten edo bestien ifiniko gaittuez, ta holan emongo dogu uda guztidxe. Ta uden ixeten be hasten gara eszenaridxook, urteko ganerako egunetan burdinek, toldoak, untzeak, sokak ta iguel plano bat ixeten gara gehidxen-gehidxenik.

Udako santuakaz barriz, bizitzie hasten da guretzat. Bizitze kontenplatiboa. Plaza baten erdidxen inkaute, gure ganera igoten direz hainbet danan atentzinoa ekarri guren. Batzuetan guri aittuten parauko direz, ta bestietan kasu gitxi egingo dotzie, baie hor gagoz gu beti danari begire, kontenplaten. Ta ikusiko doguz batzuk pregoiek noz akabauko. Ta ikusiko doguz beste batzuek gure ganekoagaz enamoraute. Ta aurrean zer ikusko daben jakin barik sillie hartuten daben aguretxue be bai. Ta atzera ta aurrera pasaten direz asko, lar batzuetan, honantza aittu barik.

Jantzan parauko jakuz beste asko ondoan, batzuk segidan kansauko direz, beste batzuk orduek ta orduek hor. Bizitze laburre gurie, baie hainbeste bizimodu kontenplata plazako eleixiek baino urte gehiago dekoguzela pentsau lei.

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Uztaila 2011
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution