Egunek direz panaderiko atien baten bateri jausi nitxakola patrikeratik. Mokeroa hartuten joan zan, ta harengaz enredaute atara nendun kanpora. Ez nintzen sudurrera ailegau, zapidxe gora ta ni behera. Zapatien ganien lehenengo, zagatarik egin barik, handik baldosineko erretenera. Gulangoak bizidxek ixen ta brinko batzuk emon noazen segiden, baldosinetik errobera baten kontrara, erroberatik bordillora, ta bordillotik erretenera. Hantxe lotu nintzen, baldosa zuridxen ganien, ondoan txikle baten papela ta denda bateko erreziboa, bola egindde.
Hantxe emon doguz egunek, barriketan ta apur bet ikeratute be bai, euridxe egingo zoala, edo mangerie pasako euriela alkantariletik joango ete ginen.
Ez euririk, ez mangerarik barriz. Ta pakien pasau doguz egunok. Esperantza euki dot baten bateri neu jausi nintzen modure bosteko biletie edo euro bikoa jausiko jakola ta ondoan nagola neu be hartuko nendule, bateko txikidxegaittik ez dau inok kaloria bat gastauko bestelan, ezta begidxe kansau be.
Baie gaur, eguerdidxen, panadertik urten dau batek, serio, behera begire ibili da, kaminora arrimau da, astiro, nora joan ez dakiela emoten dau, edo ez dabela inora joan gure, edo nora joan ez dekola, baldosinak kontaten. Ganien parau jata, aittu baie ikusi barik dabilela pentsau dot, derrepentien sentidu dot begidxe inkau egin dostela, ta atzamarra arrimau, ta hartu egin nau, ta goiti behera aittu, astiro. Eskuen estutu ta han gordeta eroan nau. Handik apur batera eskue zabaldu dau, ta kaxa batera soltau nau, nilango pila bat dago kaxan, zentimo bateko hainbet ta hainbet. Ta ez dogu azertaten zegaittik gagozen hamen sartute.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | ||
Blog hau sindikatu