Papel onagaz egindde nago, ta pegamentoa be bai. Urtiek direz farola baten erdidxen, begidxen alturan, baten batek pegau nenduela. Arpegi bet ta letra batzuk nekozen eskribidute orduen. Farolien aurrien ez direz asko pasaten ixin urtiotan, leku trankilien-edo gaoz. Akorduen dekotela, dozena erdi lagun parau direz niri aittuten, leiduteko ez zan hainbesteko ahaleginik egin biher, letra gitxi berba baten, edonok entenditeko modukoak, arpegidxe ikusitte fazilago. Baten batek bota dosta aikunea inoz, bai.
Leku trankilien egon baie euridxe, eguzkidxe ta haixetik aparte ez, atzazkalen batetik aparte bez, ta urtiek joanda letrak joan ta arpegidxe borraten joan da apurke-apurke. Gaurkoan buru baten keixpie ikusi lei iguel, letran arrastrotxun bat, baltza zanata zuridxe zana grisera etorritte, papelien urretutxu batzuk.
Pasako direz ingeruen pasaten dizen guztidxek, arpegidxek borrau egingo direz, letrak galdu, baie ondinokarren haixe, euri, eguzki ta atzazkal asko beharko direz hametik despegateko. EskiƱe galdu baten, farola bateri pegaute.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | ||||||
Blog hau sindikatu