18, 14, 20, 10, 15... ta zero bat eskoien. Keto bixi ixen ta bixitze guztidxe kanbietan, norbera kanbidxau barik. Numero beilegidxetan bestien bizitzie gobernau ta norberak horrek guztidxek zer zentzun dekien entendidu ez. Aittuten dostie batzuk, ordue interesau ta nik tenperaturie erakutsi momentuen, burueri buelta emon ta segundutxu bat be ezin itxadon behar dauriena ikusteko. Jakitteko hainbeste urgentzirik ez dauriela eukingo pentsaten dot. Beste batzuetan esplikatie gure ixiten daurie paparretik sartuten jakien airie zer dan, hareri zelan deittu. Eurek esaten azertauko ez ta nonok kolkoan behera dekiena esplikau behar dotziela emoten dau. Ta zer jakingo dot nik hori zer dan!
Hotza, beroa, denborea... hori guztidxe numero beilegidxek direz niretzat, neuretzakoak ez direzen numero beilegidxek. Ta ezin dotez kontau aurretik pasaten jatazenak, pasaten jatazeneri pasaten jakiezenak, ta neure numeroen aurrien pasaten direzen horreik danak inori ezer konponduko ez dotzien numeroetan baino ezin dotzetez esplikau esplikazinon bat topaten keto paraten direzeneri.
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
Blog hau sindikatu