Artxiboak: Urtarrila 2012

2012/01/22

Rotuladorie

Permalink | 18:21:25 | Atalak: Bertonekoak | 120 hitz  

Gitxitten kenduten dostie txapela, jeneralien kajoi baten sartute bixi naz, neure moduko beste hiru, lau edo bostegaz, edo gehidxao igual, ez dakit, kajoien ez dago argirik, kaputxoie ifinitte dekogu ta ganera batzuk zikitu ta aspaldidxen hildde dagozela pentsaten dot. Holan ez dago ez modurik ez animorik inor ezegutu edo haregaz berba egitteko.

Oingo denboran ixiten da kaputxoie kentzekoa, eneron.

Esku bet sartuten da kaxoien, hartu ta argitarantza eroaten nau. Han kaskoa kendu dosta ta prezidxoak tatxaten ta kanbiaten ifinten nau. 99 tapau ta 59 eskribidu ta holan.

Ta aurtengoan zozer barruntau dot, txarra. Igual inoz baino gauze gehiagon prezidxoa tatxau dogula, edo eskribidu dogun numeroa asko txikidxagoa izan dala, edo ... Ez dakitt baina ez dot bibrazino onik euki, tintie zikituten hasi jata.

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Urtarrila 2012
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution