Ez deko esplikaziño zientifikorik, baie urtien-urtien atake baten etorten jakuz partide bat. Pakete handidxen erosi (banan-banan ez gaitue salduten), paketetik atara, urratu, pinttau, josi, ta burutik behera sartu egiten gaitue.
“Karnabala-karnabala” abisaten dosku baten batek, oiloeri lukidxe datorrenien lez. Ta hantxe hasten da gure holokaustoa.
Bai, eginde gaoz kaka batuteko ta plastikozko kankarro berde handire botateko, bai, ta handik eroango gaitue bertederoa -edo surtera diñoe batzuek- baie oingo denboran pasaten dan hau ez da naturala, ez.
Satsa ondo batute ta ondo zarratute zarameroan eskuetan geure bizidxe dignidadeagaz akabau gura ixiten dogu, enkanbioan karnabaletan deskuartizata ta zatitute akabaten dogu, zatidxok baztarretan galdute, kaka goitik ta beheitik. Ta hurrungo egunien zarameroak ikusten gaituezenean desesperau egitten dira koitadoak, gu halan ikusitte ta gu batuteko dekien beharlekuegaz.
Ta ez, gure badozue disfrazau hartuizuez etxeko trapu zaharrak ta ifinizuez burutik behera edo hankatik gora, ta hareek ebagi, urratu, pintau eta kakaztu, baie itxiskuzue guri pakien, gu beste kontu baterako gagoz barri-barri ta preparata, onbre!
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | ||||
Blog hau sindikatu