Artxiboak: Apirila 2012, 27

2012/04/27

Kontenedoreko markak

Permalink | 10:21:55 | Atalak: Bertonekoak | 160 hitz  

Seguro fijau zariela zaramie botateko kontenedoratan zenbet kolore ta formakoak dagozen, beilegidxe, berdie, azule..., kristalana halango arraultzen puntie... Baina seguro ez dozuela ikusi be egin horreik danak beheko eskinetan marka batzuk dekiezela pintaute, zuridxek ta gorridxek. Bakoitzak bi edo.

Holan antzera pintaten direz garajien errebajeak eta holangoak porrejenploan, trafiko kontuek ixingo direz, ta inok ez dau jakingo zegaitik direzen gorridxek ta zuridxek, ta zer esan gura daurien bez.

Total, oin baztar guztidxetan ifinten zabizie arraia zuri ta gorridxekaz banderak ta pankartak da danerik, ta oingo hilien gehidxao ifiniko dozuez ganera, kaliek tapauko ete dozuezan gagoz bildurtute.

Baie oin maietzien pasaten dana pasaten dala, seguro gaoz maietzetik aurrera horreik banderok ta pankartok kendu egingo direzela gehidxenak. Noberak kendute, haixiek edo euridxek eroanda, urretute edo ugertuta.... baie kendu... Hurrengo batera arte.

Gu barriz ume bateri baloie eskapau ta kontenedore azpira joaten jakonean hortxe ikusiko gaituz umiek beti, zuri ta gorri zelai orlegidxen (edo beilegidxen, edo azulien...), San Mamesen pasaten dana pasaten dala.

Matzorrianoanak

Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena. Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie. Baie eurek be ez dakidxie nor dan. Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie. Pentsaten dogulez inkonpresiƱoa zabaldu beharreko tesoroa dala, hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten, ezpabere ez dakidxelako zer ifini.


Estekak

Apirila 2012
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution